Eduardo Chillidak eta naturak berak elkarrekin egin zuten lana dela esan daiteke. Donostiako badiako mendebaldeko muturraren kontra jotzen zuten itsas uhinek eskultorea txunditu zuten. Haizearen Orrazia osatzen duten hiru ataletako bakoitza bere lekuan jarri zuen 1977an.
Multzo hau Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko granitozko lekuan kokatua dago. Ondarretako eta teniseko pasealekuak ibilbide paregabea osatzen dute, itsasoren eta burdin eta harkaitzaren arteko besarkada hau ikusteko. Eguraldi txarreko egunetan, ikuskizunaren ederra areagotu egiten da.