Ekologia-balio handiko lau hezegune txikik osatzen dute Biotopoa. Ingurune ahula bada ere, eta urtaroko izateari lotuta egon arren, era askotako izakiak hartzen ditu. Bertako uretan mundu mailan arraroak diren landareak bizi dira. Faunari dagokionez, hegaztiak dira aipagarriak; hala nola, amiltxoriak, lertxunak, ahate urdina, kopetazuri arrunta, murgil handia, zikoina zuria eta zangaluzeak.
Aparkalekua: biotopoak ez du aparkalekurik; hala ere, nahi izanez gero, urmaeletik 200 metrora utzi dezakezu autoa, Guardiako futbol-zelaitik oso gertu.