Gebaratarrak Euskal Herriko familiarik nobleenetarikoa izan zen. Haien izena hartzen duen herrian, lehendabizi gaztelua eraiki zuten (XI. mendea) muinoaren tontorrean. XIV. mendean Gebaratarren jauregia eraiki zen muino horren magalean.
XIII. mendearen amaieran eta XIV. mendearen hasieran eraiki zuten gaztelu sendoa lehenengo Karlistaldian suntsitu zuten. Haatik, lau dorreetako bat zaharberritu dute eta, horri esker, eraikina nolakoa zen erraz irudika dezakegu.