Historiaurretik bertatik, horixe izan da bizitzaren gatza Leintz-Gatzagarentzat. Mendeetan zehar gatza ateratzeko erabili zituzten sistemak bildu dituzte Museoan.
Gipuzkoan gatza ekoizten zen leku garrantzizko bakarra da, eta herriak hortik atera du bizimodua eta gatz ekoizpenak eman dio izena. Lurrunketa naturala erabiltzen zuten beste ustiategi batzuekin alderatuta, galdara handiak egur suarekin berotuz eta ura lurrunduz ateratzen zen hemen gatza. Dorletako santutegiaren beheko aldean, Burdin Arotik 1972 urtean itxi zen arte han ibili zen gatz-meatzea berreskuratu du Gatzaren Museoak. Garaian garaiko teknikak erakusten ditu, XVI mendeko dorla izeneko burdinazko deposituetatik hasi, XVIII. mendean egin ziren presak eta ubide txikiak eta instalatu ziren gurpil hidraulikoetatik pasa, eta industria-arora iritsi arte.