Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute etaondare geologiko, paisajistiko eta kultural garrantzitsua du oso.Euskal Herrian daukagun proposamen berezi eta erakargarrienetako bat dugugeoturismo edo natura turismoaren baitan.
Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, Flysch izenekoa. Liburu handi baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Bisitariak itsaslabarretan oinez ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin, denboran zehar bidaiatzeaz gainera hainbat aurkikuntza egiteko, besteak beste, geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako lerro beltz eta mehe bat ikusi ahal izango dugu.
Barnealdean, Gipuzkoako kobazulo kantitate handiena biltzen duen eremu karstikoa dugu.Horien artean azpimarragarriena Ekaingo kobazuloa, Gizateriaren Ondare izendatua.
Hamaika aukera dagoGeoparkea ezagutzeko. Bisita gidatuak eskaintzen dira urte osoan publiko zabalari zuzenduta (erreserbak on line). Hainbat aisialdi gune daude eta 20 kilometro baino gehiagoko ibilbide tematikoak, seinaleztatuak eta interpretatuak, Geoparkeko txoko berezienak ezagutu ahal izateko.