Goi-lautada handi bat da; mendiek babesten dituzten zelai berdeak eta pagadi ederrak ditu eta iparraldean eta hegoaldean kokatutako bailaretan lazki erortzen da. Bertan ibiltzea erraza da eta horri esker, eskaintzen dituen ikuspegi ikusgarriekin batera, mendigoizale askok bisitatzen dute mendilerro hau. Haritzek, pagoek, intsusek, hurritzek... edertasun handia ematen diote paisai honi, non, beste animalien artean, zapelatz liztorjaleak, buztangorri argiak eta basakatuak bizi diren.
Gizakiaren presentzia, antzinakoa, bertan dauden historiaurreko aztarnetan agertzen da. Artzaintza mantentzen da oraindik ere.
Inguru hau parke naturaltzat deklaratua izateko prozesuan dago.
Ibilbideak
Badago aukera askotariko ibilbideak egiteko. Txangorik erakargarrienetako bat da, Erroitegi eta Musitu herriak lotzen dituen Igoroin sakaneraino doana. Legaireko zelaiak bisitatzea beste aukera bat da.
Beste toki interesgarri batzuk
Santa Teodosia Baseliza
Kontrastako Andre Mariaren Jasokundearen Eliza
Trikuharriak