Mendeetan, Urgull mendiaren magalean biltzen ziren kale multzoa baino ez zen Donostia, egun Alde Zaharra izenaz ezagutzen duguna hain zuzen ere. 1813 suntsipenak eta harresiak botatzeak hiriaren fisonomia aldatu zuten, baina ez oinezkoan lauki honen giro bizia.
Alde Zaharra festa gunearen bihotza da eta bertako ezaugarririk apartekoenak kaleetako giroa eta taberna-kontzentrazioa dira. Konstituzio Plaza, Santa Maria eta San Vicente elizak eta San Telmo Museoa leku maitagarri honen gune nabarmenak dira.