Donostiako Elizbarrutiko arte bildumak bi harribitxi erakusten ditu: Santiago Peregrinoren XIII. mendeko eskultura bat eta Grekoak margotutako San Frantziskoa.
Donostiako elizbarrutiko artelanen bilduma erlijio-gaiez eta objektu liturgikoz dago osatua. Hiru ataletan sailka genezake: eskultura, pintura eta urregintza. Artelan hauek Amarako Familia Santuaren egoitzan daude.
Bildumari hasiera Manuel Lekuonak eta José María Zunzunegik eman zioten. Artxibategi eta sakristia, ermita, komentu eta parrokietan jasotako obrak dira museoraino iritsi direnak, guztion gozamenerako. Eginahal guzti horri esker herri memoria berreskuratu ahal izan da, eta poliki-poliki artelan horien kontserbazio-lanetan dihardute, eta pieza denek Euskal Herriko erlijio-sentimenaren historia azaltzen dute.
Elizbarrutiaren Museoak zaintzen duen ondarea era kronologikoan antolatuta dago, Erdi Arotik hasi eta Oteizaren eta Chillidaren XX. mendera iritsi arte.