2001.ean sortu zen jaialdi honen ibilbidea laburra bada ere, erreferentzia bihurtu da estatu eta nazioarte mailan. Antolatzaileen apustu pertsonala, moden gorabeheretatik kanpoko publikoa, eta rockaren azkenaldiko historia idatzi duten bandetako batzuk osatutako kartela, lortu duen arrakastaren gakoak dira. Azkena jaialdiak ez du harrobia ahazten, eta bertakoentzako atala dauka, euskal inguruko talderik adierazgarrienekin.