Batzarretxea Bizkaiko monumentu historikorik garrantzitsuenetarikoa da, eta Enkarterrietako monumentu nagusia. Bertan Batzar Nagusiak egin eta, 1394an, Foru Zaharra izenpetu zen. Hasieran, batzarrak Urrestietako haritzaren azpian egiten ziren, eta gero dorrea, korrejidorearen etxea, espetxea eta Angel Custodioren baseliza eraiki ziren.