1272.ean, Gaztelako Alfontso X 'Jakitunak' Hiriaren pribilegioa eman zion. Egun hartatik aurrera, Artziniegak bitartekari lana egin zuen Gaztelako merkataritzaren eta itsasoz haraindikoaren artean, asteroko merkatuekin eta azienda-azoka inportanteekin; horrek guztiak Erdi Aroko hiri garrantzitsu bihurtu zuen. Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo gisa kalifikatu du bere alde zaharra. Merezi du bertako Etnografia Museoa bisitatzeak.