Augusti Jauregian kokaturik, augustin-Zulueta senar-emazteek 1912an eraikitako jauretxean, margolan eta eskultura bilduma bikaina dauka, batez ere, azken mendeetako pintura kostunbristan.
Egun, eraberritze garrantzitsu baten ondoren, XVIII. eta XIX. mendeetan Espainian egiten zen artean eta 1850-1950 aldiko Euskal artean espezializatu da. Paisaiak, erretratuak, natura hilak eta ohitura eszenak, besteak beste, Ignacio Diaz Olano, Aurelio Arteta, Francisco Iturrino, Ignacio Zuloaga eta Juan Etxebarria margolarienak. Fernando Amarika arabar paisaia-margolariaren lanen erakusketa iraunkorrarekin batera daude ikusgai horrako horiek.
Zerbitzuak
- Liburutegi espezializatua (sarbide murriztua, eskaera eginda)
- Argitalpenak (Museoko harreran salgai)
- Ikustaldi gidatuak, lantegiak eta jarduera didaktikoak, aurretik hitzordua eskatuta
- Audioguida zerbitzua (Euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez)
- Ateseden eremua
- Kultura jarduerak