Eibar da Euskal Herriko herri armaginen artean nagusia. 2007an ireki zituen ateak Armagintzaren Museoak, eta 2009ko maiatzean, handitu ondoren, inauguratu egin zen. Bertako memoria historikoa eta industria-ondarea zaindu eta sustatzeko asmoz, eta artisau armaginen mendetako ibilbidea azpimarratzeko jaio zen Museoa.
Eibarko Portalea Kultur Etxeko bosgarren solairuan kokatuta dago, itzal handiko eraikina, izatez, antzina "Aguirre y Aranzabal" eskopeta-fabrika zaharra bera bait zen. Museoak, industriaren bilakaera guztia islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte, 1920an armagintzak pairatu zuen krisiaren ondorioz, nola armaginek, produktuak dibertsifikatzearen bidetik aurkitu zuten irtenbidea erakusten delarik.
Bildumak Eibarren eginda zein atzerritik ekarritako era guztietako arma ugari ditu, eta horrez gain, bertan egindako beste hainbat produktu erakusten ditu: bizikletak, motorrak, etxetresna elektrikoak, idazmahairako materialak, josteko makinak... Horrekin, Eibarko industriaren produkzio-barietatea eta nazioartean daukan garrantzia islatzen dira.
Bisitaldi gidatuak:
Taldeei zuzendutako bisitaldi gidatuak, ordua aldez aurretik eskatuta. Gutxienez aste bete lehenago eskatu beharko da, eta bisita zein hizkuntzatan egin nahi den aukeratu. Salneurria (sarrerari gehitzen zaiona) gidaria aldez aurretik eskatuta:18,00 euro (gehienez 18 lagun inguru).