Lekeitioko alde zaharreko kaleek bertako ondare artistiko ugariaz gozatzeko aukera eskaintzen dute. Horien artean, azpimarratzekoak dira Jasokundeko Andra Maria eliza dotorea; haren urrezko erretaula gotikoa zeharo ospetsua da, mota horretako hirugarren handiena Estatu osoan. Bestalde, hainbat eraikin interesgarri aurkituko ditu bisitariak Lekeition, izan ere, eraikin arkitektoniko ugari daude herrian, Uriarte, Oxangoiti, Uribarri eta Abaroa jauregia, tartean.