2007ko Martxoan inauguratua, Etxegorri urte osoan zehar dago irekia. Familiarteko giroa eta tratu pertsonalizatua eskainiaz, egonaldi lasai batez gozatzeko lekua eratu dugu. Orozkoko bailaran, paisai ederreko txoko batean, aurkituko gaituzu; Bilbo eta Gasteizen artean. Bertan, Gorbeiako Natur Parkearen sarreran kokatzen da gure etxea. Urigoiti auzoan, inguru pribilegiatu batean, Itxina mendigunearen babesean, zure zain gaude. Zure nahia baso eta zelaietan galtzea bada, edota hiriburuetako zarata nahiago baduzu, Etxegorrik aukera horiek eta gehiago eskaintzen dizkizu. Zure eskura jartzen ditugu erabat ekipatuak dauden eta ikuspegi zoragarriak dituzten sei logela bikoitz: tximiniarekin, bainera edo hidromasai dutxarekin, beheko solairuan, teilatu azpian, balkoiarekin...aukera dezakezu zurea.