Epotx-Etxea orain dela urte batzuk Zarautz eta Getaria artean eraikiriko landa-etxea da. Mendiz inguratua dago eta itsasoari begira bista ezin obeak ditu.
Goiko pisuari dagokionez, bi zatitan banatua dago, non bi hauek guztiz hornituak dauden eta independienteak diren. Hau oso egokia da lasaitasuna nahi duten eta natura eta itsasoa gustatzen zaizkien familientzat.
Bestalde, 2010. urtean etxearen ondoan beste eraikin bat egin zen zailtasunak dituzten bezeroentzat.
Amaitzeko, Epotx-Etxean Andres, Maikar eta beraien seme-alabak diren Maria eta Ander bizi dira. Informazio gehiagorako jar zaitez harremanetan beraiekin.