Aiako Harriko Parke Naturalean kokatua, Irastortza-Beasain familiaren jaiotetxea da Emieta baserria. Guillermo eta Mari Karmenek mimoz berritua, eta Karmele alabak ateak ireki eta egonaldietarako etxe bihurtua. Sagarrondoak, erlauntzak eta behiak dira etxearen eta familiaren hiru oinarri nagusiak, eta bisitariek ezagutu eta bisitatu ditzaketenak. Etxeko sagarrak, eztia eta behi haragia dastatzeko leku paregabea. Baita familiko gazta eta arkumea ere. Mendi ibilbideak eta txangoak egiteko aukera bikaina ematen duen eremu naturala eta zaindua, Aiako Harriei begirako Oiartzungo panoramika onena eskaintzen duen oasi txikia.
Zerbitzuak
- Etxe osoa alokatzen da
- Kotxez ateraino iristeko aukera
- Lau logela (Hiruk ohe bikoitza; batek bi ohe txiki; + bi sehaska)
- Hiru komun (konketa, dutxa, ileko lehorgailua)
- Gurpildun aulkientzat egokitua
- Bi solairu
- Sukaldea mahai tresna guztiekin
- Parrilla eta txokoa
- Tximinia (egurra eskuragarri)
- Bi telebista
- Wifi konexioa
- Kalefakzioa
- Garbigailua
Zer egin Emieta inguruan?
- Artikutzara bidea
- Oianleku cromlechak
- Arritxurietako cromlechak eta monumento historikoak
- Biandintz mendira igoera
- Arditurriko trenbide zaharraren ibilbidea
- Arditurriko minetara bisita
- Soinuene Herri Musikaren txokora bisita
- Sagardotegietan otordua
- Erlauntzetara bisita
- Abereei jaten ematea
- Sagar eta sagardo dastatzea
- Sagardogintza lanetan parte hartzea (Urrian)