Kuartago-ko bailaran aurkitzen gara, inguru zoragarri batetan bi mendizerra tartean, Arcarno eta Bayada. Bayas ibaiak zeharkatua, Techa-ko ataka guztia eta han ondoan ´Maribel Baserria´. XV. mendeko baserria dugu. Mikaela Portilla historiagilearen arabera Ibiltarien Ostatu izan zen garai hartan. Baserritik gertu erdi aroko zubi bat eta bide erreala aurkitzen dira. Baserrian egindako berriztapenak, baserriko historia eta bere altzari eta txokoak errespetatuz egin dira beraz, garai horretan egongo bazina bezala sentiaraziko zara. Erabateko komunak dituzten bost logela bikoitz ditu, telebista, mini-taberna, hozkailua, ileko sekadorea, almuada karta eta guzti. Egongela-jangela, denda txikia, liburutegi ( aholku ekologikoak aipagarri), ´Mi Gacetilla´, astero argitaratzen dudana eta mahai jokuak ere baditu. Gastronomi ona eta gozotegi tipiko eta kalitatezkoa. Eskatu ezkero badago landarejaleentzako janaria. Baserria lorategiz inguraturik dago, fruitudun zuhaitzak, jardin botanikoa, mini golf, parking pribatua eta ur-emari txiki bat non ahatak eta antzarak bizi diren. Kosmetika naturala, 16 marmelada klase ezberdin, etxean eginiko 25 likore klase ezberdin eta belar infusio ezberdinak eskeintzen dizuet. Nire arrutak oso pertsonalak dira. GUSTATUKO ZAIZUE. ARABAKO BAILARAK, ERRIOXA ARABARRA, (bere ardoengatik), GUJULIko UR-JAUZIA, NERBIONEN JAIOLEKUA eta VALDEREJO PARKEA bisitatzeko aukera izango duzue, baita Altubeko golf zelaian aritzeko aukera, 10 minututara. ERDIAROKO GAZTEIZ 20 minututara eta BILBO 30 minututara. Animatu eta aukera gaitzazu ´ZURE ETXEAN EGONGO BAZINA BEZALA´. OHARRA: Estantziak ez daude egokituta ´silla de ruedas´-en ibiltzen den jendearentzat, baina ezintasunaren arabera posible izango da.