1744.urteko etxea, Navaridas herrian kokatua, Errioxa Arabarraren bihotzean. Garaiko aurkitekturaren osagaiak (harria, pezoa, egurra) mantenduz eraberritu da, hala nola, bere kobazulo zaharra, dolare, ikuilu… eta abar. Gu bisitatuko gaituzten pertsonek ardoaren mundua ezagutzeko aukera izan dezaten nahi dugu, eta horregatik ondorengo jarduerak burutzen ditugu: gure upeltegi propioan lantzen ditugun ardo desberdinen dastatzeak, mahastiak bisitatzeko aukera, upeltegia, mahastiko ohiko zereginak: inausketa, eskarpa, mahats-biltzea, ardoaren burutzea, eta abar. Etxeak bost gela eta apartamendu bat ditu, guztiak ardoaren lurrin desberdinetara erantzuten dutelarik: Masusta, Basa-fruituak, Lila, Bainila. Gure etxetik 50 metrotara pilota-leku bat, balio anitzeko pista bat eta igerilekuak aurki ditzakezu. Senderismoa burutzeko eta “El Encinar”, balio ekologiko handiko basoa, ezagutzeko aukera, guztiak mahastiz inguratua. Gelako prezioan gosaria sartzen da. Ongietorri opari, ardo botila bat. Aukeran upeltegira bisita, mahastietara bisita eta dastatzeak.