Zaharberritutako baserria, Oria eta Urumeako ibarren arteko paraje lasai batean kokatua.
Urnieta, Hernani eta Lasarte-Oria lotzen diren bidegurutze berean gaude, naturaren erdian eta kostatik 15 minutura.
Landetxeak bi apartamentu ditu, 5 eta 6 pertsonarentzat, eta gela bat komunarekin; dena landa estiloaz apaindua. Apartamentuek sukaldea, egongela, bi logela eta komun bat dituzte, eta erabat hornituta daude:
Berogailua egur-galdararekin
Ontzi-garbigailua
Kafe-makina italiarra
Ogi-txigorgailua
Telebista Internetarekin
Wifi-a
Ile-lehorgailua
Izarak eta toailak
Sehaska
Haurren aulkia
Aparkalekua
Etxeko gosariak eskaintzen dira garaiko produktuekin, lorategira begira.
Egonaldian, sagarrondoen eta beste fruta-arbolen artean paseatu ahal izango duzue, lorategi atsegin batez gozatu edo ataripe eroso batean babestu. Edo, nahiago baduzue, gure rokodromoan eskalada praktikatu dezakezue.
Etxeak igogailu bat ere badu, eta pertsona guztientzat irisgarria da.