Ostatuaren kapazitatea: 1 eta 15 pertsona artean.
Apartamentu guztiek bistak dituzte.
Berbea landa-apartamentuak Arcenako mendilerroan daude, Barriko herrian.
Ostatu hau antzinako landa etxebizitza da. Eraikina guztiz berritu da, baina funtsezko egiturazko elementuak errespetatu dira (forjatuak eta egurrezko sabaiak), eta ostatu eta atseden turistikoaren funtzio berrira egokitu dira. Dekorazioa modernoa da, giro bero eta abegitsua ematen du, antzinako nekazaritza-etxearen zaporea gogorarazten duten xehetasun batzuekin.
Etxea osorik edo apartementuka alokatu daiteke.
Etxeak hiru solairu ditu. Beheko solairuan taberna publiko bat dago, eta goiko bi solairuetan etxeko lau apartamentuak: MELLERA, BERBEA, ARTZENA eta KARABO. Apartamentu bakoitzaren izena leihotik ikus daitekeen mendiaren ohoretan da.
Arcenako mendilerroa Araba Burgosko ipar-mendebaldetik banatzen duen muga naturala da, eta Gaubea eta Tobalina haranen artean iparraldetik eta hegoaldetik irteten diren punta harritsuen segida batez osatuta dago. Barrio mendiko txoko txikia da, atsegina eta paisaiaren ikuspegitik oso erakargarria. Deskonektatzeko, ibilbide turistikoak egiteko edo naturako kirolak egiteko toki ezin hobea. Etxea herriko plazan dago, eta zerbitzu eta erosotasun guztiak ditu eskura, landa-herrien benetakotasuna eta xarma batere galdu gabe.