Bentazar esparru parekabe batean aurkitzen da, Santa Engraziako urtegitik 200 metro exkaxetara eta larrez inguratua, Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen artean eta Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen N-240 errepidetik 300 metrotara. Bentazarrera iristean hiru mende baino gehiagoko aintzinatasuna duen baserri batekin egingo duzu topo, antzina gure herriak lotzen zituzten erromatar bide zaharretan kokaturiko benta anitzetako bat izan zelarik. Gaur guztiz eraberritua aurkituko duzu, baina bere barnealdean iraganera barreiatzen gaituzten zenbait xehetasun iraunarazi dira, bai egitura eta bai altzarien alorrean, ia bere osotasunean eraberrituaz. Gure kokapenari esker, gure bezeroek jarduera eta ibilaldi aukera zabal batez gozatu ahal izango dute: senderismoa, inguruneetatik ibilaldiak, piraguismoa, zaldi ibilaldiak, arrantza (lutxo, amuarrain, pazifikoko karramarroa eta karramarro gorria), golfa (Larrabeako golf zelaietik 5kmtara), Gasteizko Artium-era bisita (20km), Euskal Ontzigintza Erakustokira bisitak ( 600mtara, oinez joan daiteke), Bilboko Guggenheim-era bisitaldiak ( 50kmtara), Donostiako Kursaalera bisitak ( 120Kmtara), Errioxara bisita ( 55kmtara). Euskal gastronomia ezagutu ahal izango duzu, bai gure jatetxe eta bai ingurukoetan. Lanaldiaren ondoren atseden hartzeko egokia, hedakuntzan dauden bi industrialdeetatik minutu gutxitara baitago (Goiain 11kmtara eta Miñano, 16kmtara). eta Abar.