Bartzelona Nekazalturismoak bost logela ditu, horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago. Logela bakoitzak bere komuna eta telebista ditu. Hauetako hiru logeletan ohe gehigarria jartzeko aukera dago. Logelarik handiena ezinduentzat egokitua dagoena da, 1,50ko ohea, sofa-ohea, ohe gehigarri eta balkoia dituelarik. Jatetxea dugu eta gosariez gain, bazkari eta afariak ere ematen ditugu. Astean zehar, eguerditan menuak ematen ditugu, gauetan plater konbinatuak (igande gauean ere) eta ostiraletik aurrera karta igande eguerdirarte. Asteazkenetan jatetxea itxita dago atseden eguna dugulako eta bakarrik gosariak emango dira Nekazalturismoan ostatua dutenentzat. Bartzelona nekazalturismoa N-1etik oso gertu dago, eta Donostiara 30 minututan iritsi zaitezke, Gasteizera bezelagutxi gora behera.