Azkue Baserria XVI. mendekoa da, eta aurrekaldean XVII.mendeko armarri bat dauka. Estalirik dagoen terraza haundi bat du Zarautzeko, Orioko eta Donostiko hondartzetera bistak dituena. Nekazal ingurune eta menditsu batetan kokaturik. Baserria Aiako erdigunetik 300 metrotara aurkitzen da eta Pagoetako Parke Naturaletik 2 kilometrotara. 6 logela bikoitz ditu, bakoitzak bere bainua duelarik, terrazara ematen duen sukaldea eta egurrezko teilatu baxua duen egongela berogailua eta telebistarekin. Etxe guztia landa moduan dago apaindurik.