Berriki eraikitako baserria, euskal izaera tradizionalari jarraituz, egurrezko egiturarekin. Jaizkibel mendiaren eta Guadalupeko Baselizaren hegalean kokatua, herrigunetik eta hondartzatik 2 km-ra. Larrun mendialde, Aiako Harri eta Guadalupeko Baselizarantz ikuspegi zoragarriak . Oso leku lasaia, lorategiz, zuhaitzez eta errekatxo batez inguraturik. 3 logela bakarrik ditu, horrek etxeari damaion lasaitasunarekin, hirurak bikotzak eta bainudunak (horietako bat handiagoa eta ohe osagarria erabiltzeko aukera), eta tximinia eta telebistadun egongela-jangela bat bezeroentzat. Etxearen atzealdean pilotalekua aurki daiteke. Etxe barruan ezin da erre. Euskaraz hitz egiten ikasteko aukera, erreserba egiteko orduan jakinaraziz gero.