Arruan da nire izena, ´haranaren sakonean harri artean´ esan nahi du. Badirudi XVI mendean jadanik ni eraiki ninduten orubea bazegoela, ´Arrubia´-ko burdinola izan nintekeen, mendian nago, itsasotik gertu (9 km.), Herrialdeko gune geografikoa den leku lasai batean, (Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik gutxi gorabehera 55 km-tara). Gaur egun bertan bizi den familia (Guillermo eta Kontxi, Eguskiñe eta Ihintza) nekazal jardueran aritzen da, inguratzen gaituen natur ingurugiroarekiko guztizko errespetuarekin, era ekologikoan egiten dute, zabor gehienak birziklatuz eta berrerabilgarriak direnak baztertuz, energia eskuratzeko eguzkia eta haizea erabiltzen dute, eta beraien behi eta ardien esnea gazta goxoan, yogurra, gurina.... etab.-ean bilakatzen dute, hau guztia hona iristen den bidaiari ororen eskura dago. Bisitariak 6 pertsonentzako gaitasuna duen etxe txiki batean ostatutzen dira (hiru gela bikoitz + sukaldea + bainugela), biak osorik alokatzen dira eta independentzia ororekin, giltzak bertan emango dira. Euren egonaldia gurekin igaro behar duten elbarrituek, erreserbatu aurretik, gurekin hitzegitea komeni litzateke. Mendi artean ibiltzea eta galtzea atsegin zaionari ba itsasoraino heltzen diren bidezidor errazak ditu. Atsegin handiz eskaintzen da paraje naturala, eraikin, museo, etab-rri buruzko informazioa. Oso ondo jateko gertu dauden lekuak.Etxeko animaliak ez dira ongi etorriak euren bertako kideengatik, batez ere txakurrak badira, Txiki, Lai eta Txilai-ek (artzai txakurra), ez dute lehia gustoko, hala ere poz-pozik daude bisitekin, gehiegi mimatzen diete....