Arkaia nekazalturismoa xarma duen ostatua da. Vitoria-Gasteizen ondoan dago, Araban, Euskadin, Espainian.
Bidaiariak atseden hartzeko eta deskonektatzeko aukera izango du, landatar giroan.
Arkaia nekazalturismoa, XIX. mendeko eraikinaren birgaitze zorrotz eta neketsuaren ondorioa da. Arkitektura tradizionalari eutsi dio, eta horren ondorioz, errentan dagoen landa-etxea sortu da, 9+2 pertsonentzako lekua duena. Erosoa, modernoa, irisgarria, jasangarria eta ingurumenarekin konprometituta dago.
Arkaia nekazalturismoaren gela guztiak (lau bikoitz eta bat sinple) xumetasunez apainduta daude, giro oso zaindua sortuz, bisitariak lasaitasunez eta atsedenaz gozatzeko.
Hiru bainugela ditu, eta haietako bat suite-n dago.
Sukaldean, indukzio-plaka, labea, garbigailua, plater-ikuzgailua, hozkailua, mikrouhin labea, kafe-makina eta bestelako tresnak daude bezeroen eskura.
Jan-egongelan pantaila lauko telebista, DVD eta egurrezko berogailua daude, eta handik, kanpoaldera joan daiteke. Hor, latsarri zaharra gorde da, eta gaur egun, estalpe modura egokituta dago. Bereizita dauden aisiarako bi eremuez goza daiteke. Haietako batean soropil naturala dago; bestea, ibaiko harkoskoak dituen lorategia da.

Etxe osoa ere erreserba daiteke,
gutxienez, lau pertsona badira. Eskatu aurrekontua