Aldori, arkitektonikoki ez da sekula izugarrizkoa izan, bainan hau etxean egon diren guztiekin guztiz orekatu da, izan ere, beren aztarna utzi bait dute; aztarna etxean eta aztarna gure oraintsuko historian. Bere inguruan nabarmentzetik urrun, nahiz eta guztiz zaharberritua izan, mugarik gabeko paisaian murgiltzera eramaten gaitu, non etxea eta honen lorategia baso eta mendietaraino zabaltzen diren. Inflexio eta hausnarketa puntua Sollube, Oiz, Bizkargi eta San Miguel de Ereñozar artean.
Gaur egun, ospeko pertsonak, urrutikoak eta ez hain urrutikoak hartzen dute ostatu, edozein tokietatik ere etorritakoei, ongi etorria ematen die etxea eta honen balioak errespetatzen dutenei. Hitz atsegin bat, irribarre bat, eta beti bidaiaria adoretuko duen zehozer, ardo bat, akeita, baso bat ur,...jateko zehozer..., bainan denaren gainetik atseden hartzeko eta babestu sentitzeko lekua.