Bezeroentzako soilik den etxea (gelaka zein osorik alokatu daiteke). Landa eremuan kokatuta dago eta aldi berean Lekeitioko hondartzatik 5 km tara, Urdaibaitik hurbil gelditzen den etxea. 2 solairutan banatzen da etxea, bakoitzak bere sarrera duelarik, 2 sukalde eta apartamentu bat ditu. Bainugela eta telebista duten gelak dira eta 2 gelak bainugela bat banatu behar dute. 2 pertsonentzako apartamentu bat sukaldearekin. Ataria, barbakoa, aparkalekua, kulunkak eta lorategi zabala. Ur kirolez gozatzeko aukera, erreka eta itsas arrantza, frontoia, oinez egiteko ibilbideak, monumentuak, e.a. Garraio publikoa gertu.