Aitonaren Etxea landa-etxea, Arabako mendialdean dagoen Urturi herrian kokatua dago. Hau Izki Parke Naturaletik oso gertu dago eta bertan hainbat ekintza desberdin burutu daitezke. Alde batetik, Izki Golf zelaian, golfean ibitzeko aukera dago eta bestalde, mendi ibilaldiak oinez, nahiz, bizikletan egiteko aukera ere badago Izki Parke Naturalean edo Kantabria-Toloño mendilerroan. Honetaz gain, Errioxatik 15 minutura dagoenez, bertako upeltegiak bixitatzeko aukera ematen digu; baita Gasteiz ezagutzeko aukera ere.
Aitonaren Etxean bertara etortzen diren bezeroak ahalik eta ondoen zaintzeaz arduratzen gara, beraiek eroso sentitu daitezen. Horretarako, gure etxean 6 gela bikoitz ditugu bainugelarekin eta baita lurreko sua eta plasmadun telebista duen egongela ere. Azkenik, bezeroek gure gosariekin gozatu egingo dutela ere esan beharra daukagu.