Getaria 3500 biztanle dituen kostako herri bat da, herritar gehienak arrantzan, gastronomian eta nekazaritzan aritzen direlarik. AGOTE AUNDI nekazalturismoa Getariatik 3Km-tara aurkitzen da Askizuko Auzoan, baratzeko lanetan, abeltzantzan eta txakolinean aritzen diren 15 edo 20 baserri artean. Bertan dago XVIII. mendeko San Martin eliza Santiago bide ondoan, non Kantauri itsasorako zoragarrizko bistak dauden. Agote Aundi baserriak 3 komun elkarbanatzeko, 6 logela eta egongela bat du. Beheko soilailuan taberna txiki bat dugu, bertan, gosariak, bazkariak eta afariak zerbitzatzen dira. Janariak etxeko produktuez eginikoak dira.