Abaienea XIX.mendeko etxe bat da, 2003an eraberritua, Ariñezen herrigunearen barnean, Vitoria-Gasteizetik 3 km.tara kokatua. Santiago bidean kokaturik dago, eta Errioxa Arabarratik oso gertu. Giro familiar eta abegitsu batean, etxaldean burutzen diren nekazaritza eta abeltzantza jarduerak ikusteko aukera izango duzue. Hala nola, zaldi jarduerak, aeromodelismoa eta senderismoa burutzeko aukera izango duzue Ariñez herrian bertan. 5 km.tako eremuan ondorengoak aurkituko dituzue: udal igerilekua, Zabalganako parke naturala, aztarnategi arkeologikoak, hiriko erakustokiak… Bere kokapen estrategikoak, Jundiz poligonoan eta N-1 autibidetik gertu, Abaianea etxea Vitoria-Gazteizen inguruan ostatu hartu nahi duen edonorrentzat leku ezin hobe bilakatzen du. Abaieneak 7 gela ditu: banakako eta bikoitzak, bainugela eta telebistarekin. Honez gain, gosari zerbitzua eskaintzen du eta elbarrituentzat moldatua dago.