· Ezinbestekoa izango da, onuraduna, kolektiboari/erakundeari/taldeari dagokion akreditazioa aurkeztea, deskontua jaso ahal izateko.
· %10eko edo %15eko deskontua 2 gauetako egonaldian denboraldi baxuan (2 gauak jarraian eta ostatu berdinean).
· Denboraldi baxua bezela honako hartuko da: Urte osoa, Aste Santua, zubiak, jai egunak, udara (ekainak 15etik irailak 15era), gabonak (abenduak 23tik urtarrilak 7ra) izan ezik.
· Egonaldia asteburuan, zein astean zehar izan daiteke.
· Deskontua soilik egonaldian egingo da, bestelako zerbitzuak deskontutik kanpo geldituaz (gosariak, bazkariak, afariak, ohe gehigarriak, e.a.).
· Onuradun bakoitzari eskainitako deskontua aukeratutako ostatuaren alokatzeko modalitatearen arabera eskainiko da:
- Logelaka alokatzen diren ostatuetan, deskontua onuraduna ostatua hartzen duen logelan eskainiko da, eta ez berak alokatu ahal izan dituen beste logeletan.
- Apartamenduka edo osorik alokatzen diren ostauetan, deskontua ostatuak daukan edukiera ofizialaren alokairuan eskainiko da, kanpoan geldituko direlarik erreserbatu litezken ohe gehigarriak.
· Deskontuak ezin dira pilatu. Hau da, logela berdinean ostatua hartzen duten, edo apartamendua edo etxea osoa hartzen duten bi onuradun, EZ dute deskontu bikoitza edukiko.
· Deskontu hauetaz, soilik, deskontu bakoitzean atxikituta dauden ostatuetan gozatu ahal izango da.
· Ostatu bakoitzean jakinaraziko da, zein modalitateko ostatuetan eskaintzen duten deskontua (logelaka edo/eta apartamenduka edo/eta osorik), eta baldintza bereziren bat daukan.
· Deskontu hauek indarrean egongo dira 2023ko urtarrilak 1etik 2023ko abenduak 31erarte.
· Erreserbak zuzenean ostatuarekin egingo dira, deskontua egonaldia ordaintzeko garaian egingo delarik.
· Erreserba egiterako garaian, onuradunak jabeari jakinarazi beharko dio deskontua egitea nahi duela.
Eskaintza honetan atxikituta dagoen ostatu bakoitza aipatutako baldintzetan deskontua egiteko ardura du, eta erantzule bakarra da.