zarautzeko alde zaharra gipuzkoa euskadi

TURISMO BULEGOA:

Calle Nafarroa 3
20800 - Zarautz - GIPUZKOA
TEL. 943 830 990
FAX. 943 835 628
www.turismozarautz.com
turismoa@zarautz.org

Informazio interesgarria

Narros jauregia.

1536an eraikia, Errenazimenduko jauregiaren eredu, Euskal Herriko eraikin nobleen artean bikainenetakoa. Hondartzaren gain-gainean dago eta besteak beste, Isabel II.aren eta Aita Coloma jesuitaren udaleku izan zen.

Musika Plaza.

Plaza honetako eraikinak herriaren garapenaren lekuko eta erakusgarri dira. Euskal estilo berriko beste eraikin berriagoen ondoan, Makatza etxea dago, herriko eraikin zaharrenetakoa, XVXVI mendeetan eraiki baitzuten. Gotorleku eta dorretxe itxura du oraindik.

Dorre Luzea.

Kale Nagusian dago. XV. mendean Zarautz familiakoentzat eraikia, gotiko zibilaren arkitekturaren adibiderik onenetakoa dugu.

Zarautz familiaren dorretxea.

Zarautz familiaren antzinako etxea da, 1457an utzi zuten, berriago batean bizitzeko. Barrokoaren garaian erantsitakoa gora-behera, defentsa-egiturari eusten dio oraindik. Dorrean Zarauzko Arte eta Historia Museoa dago. Dotorekua etxea. XVI. mendekoa. Euskal jauregien estilokoa da. Aurrealdean elementu tradizionalak ditu, sarrerako arku zorrotza esaterako.

Portu etxea.

Gaur egun Udaletxea. Portu familiak eraiki zuen XVI. mendean. Eraikin eder bezain dotorea da; pilastra ildaskatuak ditu fatxada nagusian.

Santa Maria La Real Parrokia.

Garai bateko harresietatik kanpo dago, herriaren mutur batean. Jatorrizko planta du oraindik, bi sarrerako gurutze latindarra. Haietako batera Narros Jauregitik sar zitekeen, patroien leinukoak baitziren beraiek. Barruan erretaula nagusia nabarmentzen da, Andres eta Juan de Araozen lana. Alboko kapera batean Enrique IV.aren aholkulari izan zen Lope Martinez de Zarautzen hilobia dago.

Frantziskotarren eliza eta komentua.

uan Mancisidor Felipe III.aren idazkariak sortua, 1610ean. Frantsesek hondatu zuten 1794an eta horren ondorioz konpontze-lanak egin behar izan zituzten. Liburutegiak euskal literaturari buruzko ondare handia dauka gordea. Barnean Flandesko triptiko erlijiosoa ikus daiteke, XVI. mendekoa. Santa Klara komentua. 1611n sortua, klaratarren lehen komentua izan zen lurraldean. Silarrizko eraikina da, apala eta estua, eskeko ordenetako arkitektura lerroei jarraitzen baitie.

 

 

 


Kokapena / Nola heldu

Ostatu Nekazalturismoa Landa-etxea Bailabide Turistikoak

Nola iritsi honeraino?

Jatorriko helbidea sartu

JO

GPS koordenadak Zarautzeko alde zaharra
- Latitude: 43,2838317
- Longitude: -2,1702007

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

0 emaitzak

Itxi
Ez da aurkitu ostaturik aukeratutako baldintzak betetzen dituenik
Igo