san marko gotorlekua errenteria (gipuzkoa)

San Marko Gotorlekuaren Informazio Puntua:


San Marko bidea, z/g
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Telefonoa: (00 34) 943 449 638
Emaila: turismo@errenteria.net

Informazio interesgarria

San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxira, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da.
Leku oso egokia da haurrekin eta lagunekin eguna pasatzeko, bai oinez, bai zaldiz, bai mountain-biken paseatzeko ere. Eguraldi ona egiten duenean kanpoaldean egoteko oso aproposa da, eta egun euritsuetan berrehun urte inguru duten harripetan babesteko ere, ia 2 metro lodiera duten hormak ditu-eta.
Luis Nieva ingeniariak diseinatu zuen beste matxinada karlista baten mehatxuari aurre egiteko, eta gotorlekua 1888ko abuztuaren 25ean inauguratu zen. Pasaiako portua, Frantziako mugako errepide eta trenbide komunikazioek eta Gipuzkoako hiribururako bideak osatzen zuten zonalde estrategikoa defendatzeko helburuarekin eraiki zen. Gotorleku honek, Txoritokieta eta Guadalupeko gotorlekuekin batera, Oiartzungo Eremu Lubakitua delakoa osatzen zuen. San Marko Gotorlekua ekialderantz eraiki zen, mugatik etor zitezkeen erasoen aurka egiteko. Halaber, eraso hauek ez ziren inoiz heldu.
Gaur egun ez du erabilpen militarrik; armadak 1970 urte arte okupatu zuen, eta egun Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural bezala. Bere kokapena ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsua eta pribilegiatua da, bertatik Kontxako , Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezkeelarik.
Gotorlekua oso ondo mantenduta dago eta lubanarroan, Armen Patioan, zubi altxagarrian eta goiko terrazan egindako zaharberritze lanei esker, bisitariak gotorlekuaz bisitatzeko eta gozatzeko aukera izango du, militarrek 1888. urtean egin zuten bezala.
Gainera, azkeneko urteetan Museografia eta Museologia Proiektua gauzatu da, San Marko gotorlekuaren berezko jarduera birsortzeko ideiarekin. Honela, XXI mendeko bisitaria denbora atzera egiteko aukera izango du, XIX mendera hurbillduz.

Kokapena / Nola heldu

Ostatu Nekazalturismoa Landa-etxea Bailabide Turistikoak

Nola iritsi honeraino?

Jatorriko helbidea sartu

JO

GPS koordenadak San Marko Gotorlekua
- Latitude: 43,297948
- Longitude: -1,913939

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

0 emaitzak

Itxi
Ez da aurkitu ostaturik aukeratutako baldintzak betetzen dituenik
Igo