Zuia: natural-naturala

INFORMAZIOA
Zuiako Taldeko Turismo Bulegoa
Domingo Sautu, zk.g.
01130 Murgia
Tel. 945 43 01 33
www.cuadrillazuia.com
Aste Santuan eta udan irekita

Arabako Foru Aldundia
Probintzia Plaza
Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 18 18 18
garaio@alava.net
www.alava.net/embalseullibarri

MapaNola iritsi

Mapa

GPS koordenadak Zuia: natural-naturala
- Latitude: 42,957821608
- Longitude: -2,820448789

Informazio interesgarria

Murgiatik (1) abiatuko gara Sarriako Interpretazio Zentrora (2), Gorbeiako parke naturalean sartzeko. Oroko santutegira igo gaitezke (3) Bitorianoko (A-4416) herritik. Ikuspegia paregabea da.

Manurga (4) herri txikiko dorretxeak bisitatuko ditugu gero (A-3610). Hemen A-3610 hartuko dugu Gopegi (5) bidean, han Jasoneko eliza eta Goikoetexa dorrea nabarmentzen dira.

Hemendik A-3608 hartuko dugu Legutioraino. Herri txiki ederrak aurkituko ditugu bidean, besteak beste, Murua (6) edota Etxaguen (7). Biak dira Gorbeia mendira ibilaldiak egiteko irteera-guneak. Errepideari jarraituz eta San Pedroko baserriak atzen utzita, N-240 errepidera aterako gara, eta eskuin aldera Eltzegintzako auzoa aurkituko dugu, Euskal Eltzegintza Tradizionalaren Museoa dagoen tokia. Legutiora jarraituz, eta urtegi gaineko zubia zeharkatu ondoren, Otxandiorako (9) bidea hartu, A-623tik. Bertako hirigune historikoan barrena paseatzea merezi du.

Errepide horretatik (BI-623) Urkiolako gaina (10) aurkituko dugu, eta izen bereko parkerako sarrera. Beste aukera bat BI-3941 errepidea hartzea da Otxandion eta Oletara (11) iristea, handik Anboto mendiaren gailurra (1.328 metro) ikusteko.

A-3841tik Gurutzetarako mendatera, eta hemendik Aramaioko ibarraraino (12) jaitsiko gara A-2620tik. Legutiora (13) iritsiko gara, Urrunagako urtegiaren ertzean. Eta uraren paisaiaz gozatzen jarraitzeko gogoz bagaude, N-240 errepidea hartu (Vitoria-Gasteiz bidean) eta A-627tik Landaraino (14) joan gaitezke.

Ullibarri urtegiko ertzaren inguruan hedatzen da paisaiaren edertasuna, bai A-3002tik Ulibarri Ganboara (15) zuzenduz, bai A-3014tik Marietara (16), Aguraineko Koadrilan. Bigarren hori aukeratuz gero, errepideari jarraitu A-3012tik irten arte, eta hemendik A-4012tik Garaiako parkeraino. Bizikletak alokatu daitezke bertan. Ez oso urruti ere, Mendixurreko (18) hegaztien behatokia dago.

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

1 emaitzak

Itxi

La Casa Vieja

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

3 Iruzkinak

Maturana/Alava | Araba (26km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 43,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Igo