La Arena hondartza

INFORMAZIOA
Abantoko (Bizkaia) udalerrian aurkitzen da.
Luzera: 960 m
Zabalera: 84 m
Konposaketa: hondarra
Hondarraren kolorea: urre-kolorekoa
Hondar mota: bitartekoa
Egoera: haizearekin, olatu moderatuak

ZERBITZUAK
Herri eta auzo arteko garraio publikoa, aparkalekua, zaindutako aparkalekua, ostalaritza-zerbitzua, jatetxea, kanpina, picnic-gunea, denboraldiko kioskoak, hondartzainak, arrisku-seinaleak, udaltzaingoa, dutxak, aldagelak, komunak, telefonoa, garbiketa-zerbitzua, zakarrontziak eta hamakak.

Informazio interesgarria

La Arena hondartza Muskiz eta Zierbena herrien artean dago, Bizkaiko kostaldearen mendebaldeko muturrean. Jende gehien hartzen duen hareatzetako bat dugu.

966 metro ditu luzera eta bertan, zerbitzu asko dago eskura. Sorosleek eta hondartzainek, esaterako, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna zaintzen dituzte. Ongi hornituta dago gainera, dutxak, komun publikoak, iturriak, oinak garbitzeko guneak, bizikleta-guardak eta sarreran aparkalekua baititu.

Inguruetan, bestalde, mahaiak, eserlekuak, barbakoak, harraskak eta ping-pong-ean jolasteko tokiak dituzten aisialdirako guneak eta taberna daude. Halaber, bainu freskagarria hartzeaz gain, jarduera ugari egiteko aukera ederra eskaintzen digu hondartzak, tartean surfa, boleibola edota piraguismoa.

Nabarmentzeko modukoa da ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriekin saritu dutela La Arena hondartza.

Kokapena / Nola heldu

Ostatu Nekazalturismoa Landa-etxea Bailabide Turistikoak

Nola iritsi honeraino?

Jatorriko helbidea sartu

JO

GPS koordenadak La Arena hondartza
- Latitude: 43,349541806
- Longitude: -3,116217551

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

1 emaitzak

Itxi

Kasa Barri

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Bermeo/Bizkaia (29km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Igo