Larraulgo museoa

INFORMAZIOA
Larraulgo Ekomuseoa
San Esteban plaza z/g
LARRAUL
Telf. 688 803 608
www.larraulgoekomuseoa.com
e-maila: info@larraulgoekomuseoa.com

ORDUTEGIA
Bisita gidatuak.
Aldez aurretik eskatuta eta taldeei zuzenduta.
Hileko lehen igandean zabalik (erreserbarik gabe).


ESKAINTZAK

  • Erakusketa etnografikoa (iraunkorra)
  • Behin-behineko erakusketak
  • Tailerrak: egurra, buztina, xaboia, ogia/pastak, olioak/ukenduak
  • XVI mendeko elizako bisita (hormairudia)
  • Errotara bisita
  • Behitegira bisita
  • Eskultorearen tailerrera bisita
  • Ondare kulturalaren ibilbidea

 

Informazio interesgarria

Larraul 280 biztanleko herria da, Ernioren magalean.


Bertako Museo Etnografikoak garai bateko nekazal munduaren bizimodua eman nahi du ezagutzera, orduko bizimodua eta gaur egungo bilakaera ezagutzeko parada eskainiz.
Bertan ikusteko aukeren artean laia, goldea, gurdi motza, lanabesak, gari-makina, sagardo-dolarea, lapikoak, kutxak, argizaiolak, erretratu zaharrak,... baita herriko pertsonaia den Pello Joxepe ere.


Baina Larraulgo Ekomuseoaz gain, Larraulek baditu eskaintza gehiago ere. Larraulgo Ekomuseoa sortu zenetik, 2009an, herriak dituen aukerak ezagutzera emateko eskaintza zabaldu egin da.


Eskaintza hauen artean bisita ezberdinak ditugu, bai Txuringadi errotara, bai Larrola baserrira. Tailerrak ere baditugu, aukera ezin hobea eskola umeak, familia osoak edo lagun taldeak parte hartzeko. Eta inguruak ezagutzeko, zer hobeto ondareen ibilbidea baino, bertan perratokia eta karobia bisitatuz.


Aukera guzti hauekin Larraulera bertaratzea ezinbestekoa duzue eta goza ezazue hemengo eta gaur egungo bizimoduaz.

Kokapena / Nola heldu

Ostatu Nekazalturismoa Landa-etxea Bailabide Turistikoak

Nola iritsi honeraino?

Jatorriko helbidea sartu

JO

GPS koordenadak Larraulgo museoa
- Latitude: 43,187845
- Longitude: -2,102385

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

1 emaitzak

Itxi

Itxaspe

  • Gelak
  • Apartamenduak

25 Iruzkinak

Orio/Gipuzkoa (12km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Igo