Arabako Errioxa – Ardoa eta kultura

INFORMAZIOA
Guardiako Turismo Bulegoa
01300 Samaniego jauregia. San Juan Plaza
Tel. 945 60 08 45
www.laguardia-alava.com

Bastidako Turismo Bulegoa
01330 Frontin, 3
Tel. 945 33 10 15
www.labastida-bastida.org

Oficina de Turismo de Elciego
Casa de los Maestros. Calle Norte,26
01340 ELCIEGO
Tel. 945 606 632 Fax. 945 606 011 E-mail: info@elciego.es

 

MapaNola iritsi

Mapa

GPS koordenadak Arabako Errioxa – Ardoa eta kultura
- Latitude: 42,589972178
- Longitude: -2,795323368

Informazio interesgarria

Arabako Errioxari buruz hitz egitea, ardoari buruz hitz egitea da. Bere paisaien margoa, historia, biztanleen bizitza, upeltegi tradizionalak eta abangoardiazkoak, dena dago ardoarekin ezinbestean lotua. Arabako Errioxako paisaia udaberrian berde bizi kolerakoa da, eta udazkenean berriz, urre kolorekoa eta gorrixka. Bere lurrak ezin hobeak dira mahatsondoa landatzeko.

Bastidan (1) emango diogu gure ibilbideari hasiera, harresi zaharretako Larrazuria atea gordetzen duena. A-124ari jarraitu Samaniegora (2) iristeko, han derrigor bisitatu behar da Haraneko Gure Andre Mariaren eliza.

A-3214tik jarraituz Villabuena (3), Mañueta (4) eta Eltziego (5) bisitatuko ditugu. Azken horretan, Marqués de Riscal upeltegi harrigarria dago, Frank Gehryren lana. Hortik A-4208a hartu dezakegu Lapuebla de Labarcan (6) geldiunea egin eta kobazuloetan XVII. eta XVIII. mendeetako upeltegiak ikusteko.

Hemen, A-3216a hartu eta Guardiara (7) iritsiko gara, baina bisitak ordu batzuk eskatuko dizu. XIII. mendeko harresia ikustea merezi du, kaleetan barrena ibiltzea eta bere bi gotortutako elizak bisitatzea: San Juan eta Erregeen Santa Maria eliza. Azken horren tenplura sartzeko portale gotikoa paregabea da.

Bertako ardoak eta gastronomia dastatzeko tabernak, jatetxeak eta upeltegiak nonahi aurkituko ditugu. Ingurukoek ere merezi dute. Hezeguneen biotopo babestua ikus daiteke edota La Hoyako historiaurreko herrixka. A-3228tik, Bilar herria igaroz, Hechicera (8) dolmenera iritsiko gara, eta Kripanera (9), eta hemendik Lantziegora, bere dorretxe eta jauregiak miresteko.

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

1 emaitzak

Itxi

Arkaia

  • Etxe osoa

32 Iruzkinak

Arkaia/Alava | Araba (28km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 280,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Igo