Hona hemen arkitektura gotikoaren ezaugarriak: arku zorrotza edo ojiba-arkua, orratzak eta kapitelak; horma- bularretan eta ostiko arkuetan -hau da, kanpoko arkuetan- oinarritutako sistema; gurutzeria-ganga. Araban elementu horiek erabili dituen erlijio-arkitekturaren adibide ederrenetakoa da Guardiako Santa Maria de los Reyes eliza. Eliz atarian 12 apostoluek arkupeari eusten diote. Barruan, erretaula nagusia nabarmendu behar da, XVII. mendekoa.