Txingudiko badia

INFORMAZIOA
Irunen, Hondarribian eta Hendaian dago.

Txingudiko badia Bidasoa ibaiaren bokalean dago. Jaizkibel mendiaren babesean, lurraldeen arteko muga naturala izan da beti. Haren ibaiertzetan Hondarribia, Irun eta Hendaia herriak bizi dira.

www.bidasoaturismo.com

Informazio interesgarria

Donostiatik Hondarribiari A-8 autopistaz joan gaitezke, edota N-I errepidea hartuz. Behin iritsi eta gero, herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dugu, Kai Zaharra (1) aldera iristeko, arrantza-portu zaharra zegoen lekura, hemendik txalupaz Sokoburuko portura, Hendaian. Benta Zaharra Marinan kokatuta dago, arrantzale-auzo ezagun eta koloretsua, balkoia pintatuta dauzkaten egurrezko bere etxetxo tipikoekin.

Hondarribiako sarrerarainoko bueltan, N-638 errepidetik eta Amute auzoa eta aireportua atzean utzita, bigarren geldialdia egingo dugu Jaizubia (2) ibarrean. Orain gutxi osatu den gune natural hori Jaizkibel mendiaren magalean dago, paduraz inguraturik.

Jaizubiatik Irun herrira errepidez bueltan, Mandelu auzoa igaro eta Txingudiko Padura parke ekologikora zuzenduko gara, garrantzitsua naturaren aldetik eta Gipuzkoan bizirik jarraitzen duten padura bakanetakoen adibiderik onena. Txingudi Ekoetxe hezkuntza zentroak (3) ia-ia bi kilometroko ibilbidea proposatzen du, inguruaren balio ekologikoaz jabetzeko: urmaelak, belardiak, basoak... Natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko dugu eta hegaztiak eta paisaia behatzeko behatokiak.

Irun herritik Santiago zubirantz joko dugu, eta handik Hendaiara. Tren geltokitik Kaneta portura (4) iritsiko gara, Boulevard du general De Gaulle eta la Rue du Port zeharkatuz. Portutik, Txingudiko badian bertan kokatuta, nahi izanez gero, paseo polita egin daiteke Sokoburura, Boulevard de la Baie igaroz, Txorien Uhartea gertutik begira daukagula.

Kokapena / Nola heldu

Ostatu Nekazalturismoa Landa-etxea Bailabide Turistikoak

Nola iritsi honeraino?

Jatorriko helbidea sartu

JO

GPS koordenadak Txingudiko badia
- Latitude: 43,373054882
- Longitude: -1,783268792

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

1 emaitzak

Itxi

Barazar

  • Gelak

4 Iruzkinak

Donostia | san sebastian/Gipuzkoa (21km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Igo