Garaio eta Landako parkeak

Vitoria-Gasteizeko turismo bulegoa:

Plaza España 1

+34 945 16 15 98 / +34 945 16 15 99

turismo@vitoria-gasteiz.org

Informazio interesgarria

Vitoria-Gasteiztik 15 kilometrora dago Garaio. Parkera iristeko, L-623 errepidetik abiatu behar da; errepide horrek N-1 Gasteiz-Iruña autobidea (Argomaniz-Ozaeta irteera) eta N-104 (lehengo N-1) Ozaetarekin lotzen ditu. Maturanaren parean, desbideratze batek Garaioko Parkea seinalatzen du. Garaio eta Parkearen arteko autobus zerbitzu erregularra egoten da uda garaian.


Garaio Parkean jarduera ugari egin daitezke eta, horien artean: bizikletazko edo oinezko ibilaldiak edo piraguetan eta belaontzietan ibiltzea. Parketik gertu, gainera, Mendixurko hegazti-behatokia dago, eta bertara, oinez zein bizikletaz heldu ahal da.


Landako Eskualde Parkea Uribarri-Ganboa urtegiaren ipar-mendebaldean dago kokatuta, Landa izeneko herri arabarraren inguruan. Bertara iristeko Vitoria-Gasteiz-Bergara errepidetik abiatu behar da, hau da, A-627 errepidetik eta Landarako desbideratzea hartu. Uribarri-Ganboa herritik ere joan daiteke, A-3002 errepidetik. Beste aukera bat A-3014 errepidetik joatea da, Landa herria igarotzen duenetik. Urtegiaren ertzeko 40 ha hartzen ditu eta, Garaion legez, bainu hartzeko egokitutako eremu zabalak eta era guztietako zerbitzuak (askaldegiak, picnic egiteko guneak, komunak, dutxak, haurrentzako jolas-guneak, etab.) aurki daitezke.


Ia urtegi osoa inguratu eta oinez edo bizikletaz egin daitekeen ibilbide bat ere badago

 

 

Kokapena / Nola heldu

Ostatu Nekazalturismoa Landa-etxea Bailabide Turistikoak

Nola iritsi honeraino?

Jatorriko helbidea sartu

JO

GPS koordenadak Garaio eta Landako parkeak
- Latitude: 42,9091659251865
- Longitude: -2,53921508789063

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

1 emaitzak

Itxi

Arkaia

  • Etxe osoa

32 Iruzkinak

Arkaia/Alava | Araba (11km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 280,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Igo