Gaztelugatxe

INFORMAZIOA
Bermeoko Turismo Bulegoa
Askatasun bidea, 2.
Tel. 946 179 154
Fax. 946 179 152
E-mail: turismo@bermeo.org

MapaNola iritsi

Mapa

GPS koordenadak Gaztelugatxe
- Latitude: 43,4474978624861
- Longitude: -2,78469085693359

Informazio interesgarria

Matxitxako (Bermeo) lurmuturretik Bakiora arte, kostalde osoa Biotopo Babestua (158 ha) izendatuta dago. Arrazoi nagusi bi direla eta, jaso du inguru honek babes berezia: labarrek itsasoaren kolpeen ondorioz erakusten duten paregabeko edertasunagatik eta eremuaren interes historiko handiagatik.

Bermeo eta Bakio artean kokatutako itsas eremua gune paisajistiko aparta da, Gaztelugatxeko eta Aketxeko uharteak bertan barruan daudelarik. Bi udalerri hauek lotzen duen errepidea kostarekiko paralelo doa eta gunera hurbiltzea eta ikustea baimentzen du. Haitzen gainean eraikitako zubi baten bitartez heltzen da irlara. Alboetako batean, olatuek tunel perfektuak zizelkatu dituzte. Igoera eskailerazko bide luze batetik (273 eskailera maila) egiten da, eta goian, tontorrean, San Juan ermita dago. Kondairaren arabera, San Juan Bataiatzailea Bermeoko portura itsasontziz heldu zen, eta handik hiru pauso emanez, uhartera iritsi zen. Ermita X. mendekoa da, eta tenplarioen monasterioa izan zela uste da. Haren historia gorabeherez beteta dago, suteak eta Francis Drake kortsarioaren harrapaketak tartean, horregatik guztiz eraberrituta aurkituko dugu.

Aketxe uhartea itsasoari gailentzen zaio dotore. Mendeetan zehar, gizakiak bertan izan duen eskusartzea orekatu izan da, gunera hurbiltzeko txalupaz egin behar baita. Eremua oso eskuraezina denez, hegazti itsastarren santutegi bihurtu da. Aketxeko uhartetxoan kaioak eta potorroak nonahi ikus daitezke. Berton, gainera, EAEko ekaitz-txorien kolonia bakarra dago.

Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

2 emaitzak

Itxi

Aberasturi Apartamentu Turistikoak

  • Apartamenduak

Gautegiz arteaga/Bizkaia (15km-ra) Erakutsi mapan

Landa Apartamentua: 14 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 100,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Monte Baserria

  • Apartamenduak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

Markina-xemein/Bizkaia (30km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 120,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Igo