Haran zabal eta garaia da, harkaitzezko amilburuetan amaitzen diren mendi-hegal malkartsuek inguratuta. Horrelaxe laburbil dezakegu Valderejoko Parke Naturalaren (3418,5 Ha) paisaia.

Sailkapena: Natur Parkeak
Udalerriak:

Araba: Lahoz (Valdegovía), Lalastra (Valdegovía), Ribera (Valdegovía), Villamardones (Valdegovía).

Informazioa:


Parketxea (Interpretazio zentroa)
Lalastra
Telefonoa/Faxa: 945 353 146
Emaila: parquevalderejo@parques.alava.net
(Astelehenetan izan ezik, egunero egoten da zabalik Parketxea).

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

1992an izendatu zuten Valderejo parke natural. Arabako mutur batean dago, mendebaldean, Burgosetik oso gertu, eta ekosistema eta paisaia eder ugari hartzen ditu. Jende gutxi bizi da ibar txiki honetan eta horregatik gorde dute hain ondo gaur egunera arte.

Arroaren goiko aldean, Boveda mendizerrak eta Arzena mendilerroaren mendebaldeko zatiak ixten eta babesten dute harana; behean, berriz, zelai berde eta larre zabalen artean, Puron ibaia ageri da. Urteen joan-etorrian, urak haranaren mendietako haitzak higatu ditu, egungo haitzarte estua sortu arte.

Lalastra, Parkearen bihotzean

Gaubea ibarretik sartuko gara parkera, San Millan de San Zadornil Burgoseko herritik, hain zuzen. Bidean aurrera eginez gero, Lalastrara, Valderejoko bihotzean dagoen herrixkara, iritsiko gara. Inguru hori da parkearen erdigunea, oinez zein bizikletaz egin daitezkeen ibilbide gehienen abiapuntua.

Lalastran dago Valderejoko Parketxea, egurrezko egitura eta beirate handia dituen eraikina. Han, bisitariak eskura du behar duen informazio guztia; ibilbideena, ekintzena, zerbitzuena... Denboran atzera egin nahi izanez gero, Landa Interpretazioko Zentrora jo dezakegu. Han, Valderejoko historiaren nondik norakoak azaltzen dituzte, usadio eta ohitura zaharrak erakutsita.

Horrez gainera, aisialdirako gunea eta hainbat jatetxe eta landetxe daude; otorduak egiteko zein egunpasa gelditzeko aukera zabala dago bertan, beraz. Guztira, bederatzi bidezidor daude; horietatik batzuek, ibarraren mendi eta goi lautadetara eramaten gaituzte eta beste batzuek zuhaitzez beteriko basoetan barrena. Gehienak laburrak dira, baina badago ibilaldi luzeak egiteko aukera, bidexka gehienak elkarrekin lotuta daudelako.

Lahoz, Villamardones eta Ribera

Lalastraz gain, badira beste hiru herrixka Valderejon: Lahoz, Villamardones eta Ribera. Azken biak duela 20 urte baino gehiago hustu ziren, eta merezi du herri horien eraikinen arrastoak ikustea.

Aspalditik bizi da gizakia Valderejon, eta horren adibide da gure arbasoek utzitako kultura eta arkitektura ondarea. Besteak beste, monumentu megalitikoak (San Lorentzo tumulua, Leron mendiko monolitoa) eta beste garai batzuetako eliza eta baselizak aurki ditzakegu. Erromatarren garaiari dagokionez, badira galtzada baten hondarrak, eta Riberan, esaterako, aztarna erromanikoak eta Erdi Aroko pintura bitxiak dituen elizak zutik dirau, oraindik.

Oharrak

Mendiko ibilbideak ez daude pertsona ezinduentzat egokituta.

Fauna

Euskal Autonomia Erkidegoko sai arreen koloniarik handiena dago Valderejon. Duela urte batzuk hegazti mota hori arriskuan zegoen, baina, egun, haitzezko malkarretan jartzen du habia. Izan ere, naturgunea habitat ezin hobea da sai arrea eta beste harrapari batzuk bizi eta ugaltzeko. Sai zuriak, belatz handiak, malkar-sorbeltzak eta harkaitz zozo gorriak ere ikus daitezke haitzarteetan.

Aztoreak, berriz, basoetan barrena egiten du hegan. Orkatza, basakatua eta lepazuria ere zuhaitzen babesean bizi dira. Otsoa, berriz, noiz edo noiz agertzen da Arabako mendebaldean dagoen ibar horretan.

Flora

Valderejoko azaleraren %58 hartzen dute mendien magalean dauden baso itxiek. Horietan pinu gorriak, pagoak eta arteak dira nagusi, baina artziak, ezkiak, makalak, lizarrak eta erkametzak ere badaude.

Harkaitzetan, berriz, belar eta landare bitxiak hazten dira pitzaduretan eta zartaduretan. Halere, bertan bada zuhaiztirik, hainbat zuhaitz eta zuhaixka motak osatutako sakan eta gailurretako baso mistorik, alegia. Horren adibide egokia dugu Puron ibaiko haizpitartea.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea: A-4338 errepidea hartu behar dugu San Zadorniletik Lalastrara eta Lahozera joateko. Bilbotik, N-625 errepidetik, Urduñako gaina igaroko dugu, eta, ondoren, A-2622 bidea hartuko dugu Uribarri Gaubearaino eta San Zadornileraino. Gasteiz eta Donostiatik, N-1a hartu eta Langraiz Okara iritsiko gara. Handik, A-2622 errepidetik, Pobes eta Espejo igaroko ditugu, Uribarri Gaubeara eta San Zadornilera heltzeko.

Garraio publikoa: Asteburu eta jaiegunetan, Gasteiz eta Lalastra lotzen dituen zerbitzua eskaintzen du Hermanos Arriaga autobus enpresak. Egunean bi joan-etorri egiten dituzte. Ordutegia:
09:00-12:30 (Gasteiz/Lalastra)
10:30-18:00 (Lalastra/Gasteiz)

Aparkalekua: Lalastran, autoentzat eta autobusentzat doako aparkalekuak daude; 125 toki, hain zuzen.

Lahozen, berriz, plazaren ondoko aparkalekuan, 25 autorentzako tokia dago.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

22 emaitzak

Itxi

Herranetxe

  • Gelak

Boveda/Alava | Araba (4km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 8 pertsonak / Banaketa Info +

Molino Solapeña

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Corro/Alava | Araba (5km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 54,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Gaubeako Ekhia

  • Etxe osoa

1 Iruzkinak

Espejo/Alava | Araba (5km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 300,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Orlegy

  • Etxe osoa

Villanañe/Alava | Araba (8km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 7 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 150,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Lagun Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

1 Iruzkinak

Pobes/Alava | Araba (8km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Araiko Etxea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Tuyo/Alava | Araba (10km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Toki Eder

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Tuyo/Alava | Araba (10km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 13 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Areta etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

8 Iruzkinak

Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba (11km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Gesaltza Etxea

  • Etxe osoa

Salinas de añana | gesaltza añana/Alava | Araba (12km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 175,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Urrutia

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Osma/Alava | Araba (14km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Caserío Maribel

  • Gelak

Aprikano/Alava | Araba (16km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 8 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Ganbara

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Villamaderne/Alava | Araba (16km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Abaienea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Ariñiz | ariñez/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Los Huetos-La granja de Vitoria

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

1 Iruzkinak

Otogoien | hueto arriba/Alava | Araba (22km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 9 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 45,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Guzurtegi

  • Gelak

Maroño/Alava | Araba (24km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

La Molinera Etxea

  • Gelak

Samaniego/Alava | Araba (25km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 64,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Arkaia

  • Etxe osoa

32 Iruzkinak

Arkaia/Alava | Araba (27km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 280,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Behitegi

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

8 Iruzkinak

Etxabarri ibiña/Alava | Araba (28km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 49,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Iruaritz

  • Gelak

Lezama/Alava | Araba (28km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Usko

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Lezama/Alava | Araba (28km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 5 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Gorbea Bide

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Sarria/Alava | Araba (30km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 8 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Carpe Diem

  • Gelak
  • Apartamenduak

Navaridas/Alava | Araba (30km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 62,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Fuente: www.turismoa.euskadi.net