Izki haran garaia (9.081 ha) Arabako ekialdean dago, itsas mailatik 700-800 bat metrora. Iparraldean, Gasteizko mendiekin egiten du muga eta, hegoaldean, berriz, Kantabriako mendizerrarekin. Naturguneak erliebe leuna du eta hareazko lurzorua. Kareharrizko mendiek inguratzen dute gehienbat, eta gailurrik garaiena Kapildui (1.177 m) mendia da, baina badira nabarmentzeko moduko beste tontor batzuk ere: San Kristobal, Belabia, Muela eta Mantxibio.

Sailkapena: Natur Parkeak
Udalerriak:

Araba: Bernedo, Campezo/Kanpezu, Arraia-Maeztu.

Informazioa:

Parketxea
Telefonoa: 945 410 502
Emaila: parqueizki@parques.alava.net

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

Haranaren erdialdea Izki ibaiak zeharkatzen du mendebaldetik ekialdera. Erreka ugarik isurtzen dute beren ura bertara eta horiek guztiak Ega ibaian ibairatzen dira gero. Parke Naturalaren barnealdean, izen bereko haizpitartearen gainean, herrixka bakarra dago: Korres. Alabaina, inguruan beste hainbat ditu: Durruma Kanpezu, Kintana, Urturi, Markiz eta Apellaniz (ehun urte baino gehiago dituzten gaztainondoak aurki ditzakegu bertan).

Mendi-ibiliak eta ondare oparoa

Paseoak eta mendi-ibiliak egiteko aukera handia dago Izkiko Parke Naturalean, ongi zehaztutako bide asko daude eta. Korresetik Bujandara, esaterako, Izkiko sakana zeharkatzen duen bidetik joan gaitezke. Arraia-Maezturen eta Apellanizen artean urmael ederrak daude eta Arluzean, berriz, sai arreek habia jartzeko erabiltzen dituzten arroila eta haitz ikusgarriak.

Korres Erdi Aroko herrixkan ere badago zer ikusi. Antzinako harresien arrastoak daude oraindik, eta, horien babesean, San Esteban XVI. mendeko eliza eta Haitzeko Andre Mariaren baseliza ikus daitezke. Baseliza horretatik, gainera, Izkiko arroilaren bista ikusgarriak daude.

Durruma Kanpezun, herriaren izena daraman baseliza bitxia dago. Haitzulo bat da, Muela mendia (1.055 m) zulatuta eraiki baitzuten. Inguruan, azpimarratzekoak diren beste hainbat toki daude; Dueñas Labrazako pinudia, Kostaleda Kodes mendilerroko gailurreria eta Laño, Faidu eta Markizeko koba artifizialak. Handik oso gertu, Arabako Errioxako herri, mahasti eta upeltegiak bisita ditzakegu.

Oharrak

Antolatutako jarduerak: mendi-ibiliak, ibilbideak bizikletaz eta zaldi gainean, rappela, hipika, puentinga, kirol-eskalada, golfa, bisita gidatuak...

Arrantzan egitea baimenduta dago, denboraldi barruan, tarte librean.

Fauna

Landaredi eta paisaia aberatsak, gizakiaren presentzia urriak eta Kantabriako Mendizerraren hurbiltasunak mesede handia egin diote inguruko faunari.

Animalia asko bizi dira bertan, eta harraparien artean gabiraia, arrano txikia, arrano sugezale europarra eta beste hainbat aipa ditzakegu. Hala eta guztiz ere, Parkeko bitxi ornitologikoa okil ertaina da, Iberiar penintsulan Izkin baitago okil-mota berezi hau ugarien.

Horrez gainera, bertan ditugu igaraba, Pirinioetako desmana eta bisoi europarra. Alabaina, ugaztunik ugarienak basoetakoak dira: azeria, basakatua, lepazuria... Anfibioen artean, berriz, hiru espezie nabarmendu behar dira; apo pintatu iberiarra, baso-igel jauzkaria eta gailurretako uhandrea.

Flora

Baso-paisaia ederra aurkituko dugu Izkiko Parke Naturalean. Europako ameztirik handienetakoa (3.500 hektarea inguru) dago bertan eta horrek egiten du hain berezia. Ametzak lautadan, Izki eta Berron ibaiek sortutako ibar sakonek marraztutako paisaian, hazten dira, hareazko substratua duen lurzoruan hain zuzen.

Ametzez betetako basoez gain, pagadi ederrak (azidofiloak zein eutrofikoak), erkameztiak, ibai-ertzetako basoak eta urkien zuhaiztiak topa ditzakegu Parkearen goiko aldeetan.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea: Izkira heltzeko bide nagusia A-132 Gasteiz eta Lizarra lotzen dituen errepidea da, Azazeta mendatetik barrena doana, hain zuzen. Maeztun irten eta Korreserako noranzkoa hartu behar da. Gasteizko mendatetik, A-2124 errepidetik, ere irits gaitezke. Armentiako Bentetan, Markizerako (Bernedorako) noranzkoa hartuko dugu.

Garraio publikoa: La Estellesa enpresaren autobusek Gasteiz eta Lizarra arteko ibilbidea egiten dute.

Aparkalekua: Parkean bi aparkaleku daude; bata, Korreseko jolasgunean dago eta bestea, berriz, Apellanizen, elizaren ondoan.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

21 emaitzak

Itxi

Gaztelubidea

  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

15 Iruzkinak

Bernedo/Alava | Araba (0km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Tiene Ofertas activas: GOZATU DESKONTU BATETAZ ZURE MAIATZEKO EGONALDIAN ... Eskaintzak begiratu

Gutxieneko prezioa 121,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Aitonaren Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Urturi/Alava | Araba (3km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 49,50 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Mariví

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

4 Iruzkinak

Orbiso/Alava | Araba (3km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 8 pertsonak / Banaketa Info +

Tiene Ofertas activas: GOZATU DESKONTU BATETAZ ZURE MAIATZEKO EGONALDIAN ... Eskaintzak begiratu

Gutxieneko prezioa 45,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Mercedes Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Kripan/Alava | Araba (4km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Tiene Ofertas activas: GOZATU DESKONTU BATETAZ ZURE MAIATZEKO EGONALDIAN ... Eskaintzak begiratu

Gutxieneko prezioa 45,00 € Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Larretxori

  • Gelak

Laguardia/Alava | Araba (11km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 7 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 48,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Señorío de las Viñas

  • Gelak

4 Iruzkinak

Laserna/Alava | Araba (14km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Tiene Ofertas activas: GOZATU DESKONTU BATETAZ ZURE MAIATZEKO EGONALDIAN ... Eskaintzak begiratu

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Carpe Diem

  • Gelak
  • Apartamenduak

Navaridas/Alava | Araba (14km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 62,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Zadorra Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Agurain/Alava | Araba (14km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 36,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

La Molinera Etxea

  • Gelak

Samaniego/Alava | Araba (16km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Tiene Ofertas activas: GOZATU DESKONTU BATETAZ ZURE MAIATZEKO EGONALDIAN ... Eskaintzak begiratu

Gutxieneko prezioa 59,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Aitzkomendi

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Zalduondo/Alava | Araba (18km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 7 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 35,75 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Sorginetxe

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

12 Iruzkinak

Zalduondo/Alava | Araba (18km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 6 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,93 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Legaire Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Ibarguren-asparrena/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

La Casa Vieja

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Maturana/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 43,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Arkaia

  • Etxe osoa

30 Iruzkinak

Arkaia/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 280,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Sagasti Zahar

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Maturana/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 58,85 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Adela Etxea

  • Gelak

Ozaeta/Alava | Araba (20km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Abaienea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Ariñiz | ariñez/Alava | Araba (27km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Areta etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

8 Iruzkinak

Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba (27km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Arrieta Haundi

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

7 Iruzkinak

Zegama/Gipuzkoa (29km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 8 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Behitegi

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

8 Iruzkinak

Etxabarri ibiña/Alava | Araba (29km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 49,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Gorosarri

  • Apartamenduak

Eskoriatza/Gipuzkoa (30km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 9 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Fuente: www.turismoa.euskadi.net