Karpin Abentura Parke Ekologikoa Biañez Karrantza Haraneko auzoan dago, Enkarterrin, Bizkaiko mendebaldeko muturrean, hain zuzen.

Sailkapena: Etorkizuneko gune babestuak
Udalerriak:

Bizkaia: Karrantza Harana/Valle De Carranza.

Informazioa:

Karpin Abentura
Biañez auzoa, z/g, 48891 Karrantza Harana
944 479 206 (astegunetan)
946 107 066 - 626 622 245 (oporretan eta jaiegunetan)
Emaila: karpin@karpinabentura.com
Web: www.karpinabentura.com

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

Parkeak 20 hektarea ditu eta, bertan, Iberiar Penintsulako eta Europako faunaren adierazgarri diren animalia espezieak ikus daitezke, bakoitzaren jatorrizko ingurune naturalaren antzera egindako toki zabaletan.

Karpin Abenturako animalia gehienak gaixo edo zaurituta iristen dira bertara. Egoera horretan aske bizitzeko gai ez direnez, partikularrek eta erakundeek eramaten dituzte animaliok parkera. Ingurumen-hezkuntzaren alde lan egiteko erakusten dituzte animalia horiek, ingurumenaren babesaren aldeko interesa bultzatzeko asmoz.

Gainera, Karpin Abenturak espezieen eboluzioa ulertzeko aukera eskaintzen dio bisitariari Darwin jauregian, gure faunaren historia bizian ibilbidea eginez. Gune horrek eboluzioaren printzipioa eta gure planetan bizitzaren lehen arrastoak sortu zirenekoak ere ezagutzeko modua ematen du.

Horrez gainera, badira beste gune erakargarri batzuk; Homo Sapiens Sapiens delakoan, gizakiaren garapenaren abenturaz jabetuko gara; Terrasauron denboran atzera egingo dugu, Jurasikora, eta, Gastornislanden, berriz, duela 10.000 urte planetan bizi ziren haragijale eta belarjale handiak ikusteko parada izango dugu.

Oharrak

Ikasleen oporraldian (Aste Santuan, udan, Gabonetan eta jai-zubietan), egunero egoten da zabalik. Gainerako egunetan, jende guztiarentzat irekitzen dute asteburuetan eta jaiegunetan. Taldeentzako bisitak ere egiten dituzte (astegunetan bakarrik).

Merezi du Pozalagua Kobazulora joatea, Karpin Abenturatik bost kilometrora dago eta.

Fauna

Iberiar Penintsulako eta Europako faunaren animalia espezie adierazgarrienak aurkituko ditugu Karpin Abenturan. 3.500 milioi urteko eboluzioaren emaitza diren 55 espezieren babesleku da; besteak beste, otsoak, katamotzak, hartz arreak, igarabak, orkatzak, bisonteak eta hegazti harrapariak ikus ditzakegu bertan.

Horiez gain, etxekotutako hainbat euskal arraza autoktono eta dinosauro animatuak ere aurkituko ditu bisitariak, benetan zuten neurrian eginda.

Flora

Zuhaitz eta landare autoktono eta apaingarri mardulak daude parkean. Horrez gainera, badira zuhaixka espezie asko ere.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea: Bilbotik abiatuta, bi bide daude aukeran:

Bata, kostaldetik doa. A-8 autobidea hartuta, Colindres/Burgoseko irteeraraino joango gara. Hortik, N-629 igarobide berriari jarraituko diogu Karrantza Haranerako bidegurutzera arte (55 minutukoa; umeekin joateko aproposena).

Bestea, berriz, barnealdetik doa. Zallara joango gara lehendabizi, BI-636 errepidea hartuta, Kadaguako barnebidea, eta handik, Karrantza Haranera iritsiko gara, BI-630 bidetik (Enkarterri ezagutu nahi duenarentzat aproposa).

Garraio publikoa: FEVEk trena-autobusa zerbitzua eskaintzen du Karpin Abenturara iristeko. Telefono-zenbakia: 944 250 629

Aparkalekua: Parkearen sarreratik 100 metrora, aparkaleku handia dago autoentzat eta autobusentzat.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

20 emaitzak

Itxi

Gailurretan

  • Gelak

1 Iruzkinak

Karrantza/Bizkaia (8km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,50 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

La Toba

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

1 Iruzkinak

Artzentales/Bizkaia (9km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 44,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Lezamako Etxe

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

26 Iruzkinak

Sopuerta/Bizkaia (14km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 57,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Urrezko Ametsa

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Sopuerta/Bizkaia (14km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Labeondo

  • Gelak

Muskiz/Bizkaia (19km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Ordaola

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

7 Iruzkinak

Alonsotegi/Bizkaia (30km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Telleri

  • Gelak

1 Iruzkinak

Sopelana/Bizkaia (31km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 77,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Arribeiti-Zarra

  • Gelak

Erandio/Bizkaia (31km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 11 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 27,50 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Guzurtegi

  • Gelak

Maroño/Alava | Araba (31km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Urdinetxe

  • Etxe osoa

Luiaondo-amurrio/Alava | Araba (32km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 9 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 220,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Zearreta Barri

  • Gelak

Barrika/Bizkaia (34km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 58,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Gane Landetxea

  • Gelak

18 Iruzkinak

Barrika/Bizkaia (35km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 48,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Atxispe Etxea

  • Gelak

Laukiz/Bizkaia (36km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Arriortua

  • Gelak

Derio/Bizkaia (37km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 45,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Garai

  • Gelak
  • Apartamenduak

Orozko/Bizkaia (38km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Iruaritz

  • Gelak

Lezama/Alava | Araba (38km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Usko

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Lezama/Alava | Araba (38km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 5 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Larrakoetxea

  • Gelak

Plentzia/Bizkaia (38km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 88,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Matsa

  • Gelak

Lezama/Bizkaia (39km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 52,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Herranetxe

  • Gelak

Boveda/Alava | Araba (39km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 8 pertsonak / Banaketa Info +

Fuente: www.turismoa.euskadi.net