Arabako Errioxaren bihotzean dago Biotopo Babestua, Laguardia harresiz inguratutako herritik oso gertu. Iparraldean Kantabriako Mendilerroa, mendebaldetik ekialdera eskualdearen muga ezartzen duen mendigunea, gailentzen da paisaian.

Sailkapena: Biotopo babestuak
Udalerriak:

Araba: Laguardia.

Informazioa:

Laguardiako Turismo Bulegoa
Telefonoa eta Faxa: 945 600 845
Emaila: turismo@laguardia-alava.com

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

Aintziretara erraz iritsiko gara Laguardiatik. Horretarako, errepide nagusia hartuko dugu Logroñorako noranzkoan eta mahastietan barneratzen diren hainbat landa-bidetatik joango gara.

Ezaugarri bereziak dituelako izendatu zuten biotopo babestu lau urmael hartzen dituen aintzira-multzoa. Carravalseca eta Carralogroño aintziretan, esaterako, irudi bitxia ikus dezakegu, batez ere, uda garaian. Gatzaren zarakarrak zuritutako sakonune lehor eta lauak topatuko ditugu bertan.

Urtaro hezean metatutako ura lurrintzen denean sortzen da gatza. Izan ere, leku horietan pilatzen den urak ez du inolako irteerarik, ez baitu inolako ibai edo errekastorekin lotunerik. Inguruetako muinoetatik jaisten den urak eta euriak berak sortzen dituzte urmaelok. Euri-garaian urez betetzen dira, baina gerora, lurruntzearen ondorioz, ura galtzen dute, eta uretan disolbatutako gatza gainazalean gelditzen da.

Musco izeneko aintzira ere ageri da naturgunean, baina azken hau lehortuta dago, bertako lurrak laborantzan erabili zituztelako. Dena den, urmaela berreskuratzeko lanean dabiltza orain. Paulgo Praoko urmaela, berriz, ez da berez sortu. Erreka batetik datorren ura erabili zuten urtegi txiki hori egiteko. Aintziraren inguruan, gainera, bide bat dago, baita migrazio garaian urmaelok atsedenleku gisa erabiltzen dituzten hegaztiei behatzeko tokiak ere.

Aintzira-multzo hau interes handikoa da, geologiaren ikuspegitik zein floraren eta faunaren ikuspuntutik. Hala, nazioartean garrantzia duten eremu hezeen zerrendan sartu dituzte Laguardiako aintzirak, Ramsar Hitzarmenaren bidez. Ardogintza tradizio handiko eskualdean dago naturgune paregabea eta, horrez gainera, historiaurreko aztarnategi asko aurkitu dituzte inguruetan, Sorginen Txabola trikuharria eta La Hoya herrixka, besteak beste.

Oharrak

Pertsona ezinduak Paulgo Praoko urmaela inguratzen duen bidera joan daitezke, baina euria egiten duenean ez da komenigarria izaten, ingurua lokaztu egiten delako.

18-20 bat lagunentzako behatokia dago hegaztiak ikusteko (giltzak turismo bulegoan eska daitezke).

Mendi-ibiliak edota bizikletan ibiliak egiteko bideak daude Arabako Errioxan. Arrainaren eta ardoaren bidea (GR-38) da horietako bat: Oiondik Otxandiora, Araba hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du Bizkaiko kostaldera, Bermeora edota Lekeitiora, iritsi arte.

Fauna

Urteko edozein sasoitan joan gaitezke Biotopora, baina, zalantza barik, migrazio garaian, irailetik martxora bitartean, merezi du joatea, izan ere, orduan dugu hegazti gehien ikusteko aukera.

Hegazti gehienek atseden hartzeko erabiltzen dituzte aintzirok. 118 espezie inguru zenbatu dituzte, ubarroiak, amiltxoriak eta lertxuntxo itzainak, besteak beste. Dena den, badira lezkadi eta lezka hostoestuen babesean habia jartzen duten beste batzuk ere; kopetazuri arrunta, basahatea, murgilari arrunta eta lertxun gorria, esate baterako.

Aintziretan umatzen diren anfibioen artean, berriz, uhandre palmatua, apo ezproidun arrunta eta apo pikarta ageri dira.

Flora

Inguru honetan, beste inon ageri ez diren algak daude, eta, lurzoruan pilatzen den gatza dela eta, itsasertzeko paduretan bizi ohi diren landareak eta haien antzekoak topa ditzakegu aintzirotan: Salicornia patula, Spergularia maritima, S. salina, Juncus maritimus eta Sonchus maritimus, esate baterako.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea: Bilbotik, AP-68 autobidea hartuko dugu Logroñorako noranzkoan eta, gero, A-124 errepidea Laguardiara iristeko. Gasteiztik, berriz, N-1a hartuko dugu eta ondoren, A-124 errepideari jarraituko diogu Logroñorako noranzkoan, Laguardiaraino.

Garraio publikoa: Laguardiako erdigunetik erraz irits gaitezke oinez, Biotopoa 600 metrora baitago.

Aparkalekua: Biotopoan ez dago aparkalekurik, baina handik 200 metrora, Guardiako futbol zelaiaren alboan, autoa uzteko aukera dugu.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

20 emaitzak

Itxi

Larretxori

  • Gelak

Laguardia/Alava | Araba (1km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 7 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 48,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Carpe Diem

  • Gelak
  • Apartamenduak

Navaridas/Alava | Araba (4km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 62,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Mercedes Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Kripan/Alava | Araba (6km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Señorío de las Viñas

  • Gelak

6 Iruzkinak

Laserna/Alava | Araba (8km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

La Molinera Etxea

  • Gelak

Samaniego/Alava | Araba (9km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 64,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Gaztelubidea

  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

16 Iruzkinak

Bernedo/Alava | Araba (10km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 121,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Aitonaren Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Urturi/Alava | Araba (13km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 49,50 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Areta etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

8 Iruzkinak

Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba (23km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Mariví

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

4 Iruzkinak

Orbiso/Alava | Araba (25km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 8 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 45,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Arkaia

  • Etxe osoa

32 Iruzkinak

Arkaia/Alava | Araba (33km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 9 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 280,00 € Etxe osoan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Araiko Etxea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Tuyo/Alava | Araba (34km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Abaienea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Ariñiz | ariñez/Alava | Araba (34km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Toki Eder

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Tuyo/Alava | Araba (34km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 13 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Zadorra Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Agurain/Alava | Araba (37km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 36,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Sagasti Zahar

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Maturana/Alava | Araba (39km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 58,85 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

La Casa Vieja

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

1 Iruzkinak

Maturana/Alava | Araba (39km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 43,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Lagun Etxea

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

1 Iruzkinak

Pobes/Alava | Araba (39km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Adela Etxea

  • Gelak

Ozaeta/Alava | Araba (41km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Sorginetxe

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

12 Iruzkinak

Zalduondo/Alava | Araba (42km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 6 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,93 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Aitzkomendi

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Zalduondo/Alava | Araba (42km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 7 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 35,75 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Fuente: www.turismoa.euskadi.net