Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa osatzen duten mendien erdialde-mendebaldean dago Gorbeia eta lerro horretako mendigune nagusienetakoa da. Arabak eta Bizkaiak partekatzen duten eremu menditsu zabala da (20.016 hektarea) eta parkearen izen bera (Gorbeia, 1.480 m) duen gailurra da bi lurralde horien arteko muga.

Sailkapena: Natur Parkeak
Udalerriak:

Araba: Zigoitia, Urkabustaiz, Zuia. Bizkaia: Artea, Zeanuri, Zeberio, Orozko, Areatza.

Informazioa:

Interpretazio Zentroa. Baiako zentrala (Araba)
01139 Sarria, Zuia
Telefonoa/faxa: 945 430 709
Emaila: parquegorbeia@parques.alava.net

 

Areatzako Parketxea (Bizkaia)
Gudarien Plaza, 1. 48013 Areatza
Telefonoa: 946 739 279
Emaila:parketxea@hotmail.com; parques.naturales.protegidos@bizkaia.net

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

Mendizale asko eta asko joan ohi dira Gorbeiara, naturgunearen edertasunak erakarrita. Oinez, bizikletaz edota zaldi gainean, Parkean zehar ibil gaitezke mendi federazioek ongi zehaztutako ibilbideetan barrena.

Horrez gainera, bertan aisialdirako guneak ugari daude. Bizkaian, Pagomakurrekoa da nagusia eta Araban, berriz, Baia izeneko gunea dago.

Paisaia anitza

Bi motatako geologia-substratuk paisaia-multzo arras desberdinak sortzen dituzte Gorbeian. Substratu silizeoek paisaia-forma biribilduak eta tonu ilunekoak osatzen dituzte. Horietan, gainera, landarediak lurzorua estali ohi du. Horren adibide garbia da Gorbeia mendiaren gailurra. 18 metroko garaiera duen gurutzea 1899az geroztik dago tontor horretan eta Parkearen beraren ikur bilakatu da.

Bestalde, arrezife itxurako kareharriak dira, kolore argiko haitz malkartsuak, hamaika zulogune, pitzadura, sima eta sakonune izaten baitituzte gainazalean (Aldamin, Lekanda). Laburbilduz, adierazpen karstikoen erakusgai argia dugu; izan ere, ia 500 barrunbe zenbatu dituzte bertan. Mairulegorreta 12 kilometroko ibilbidea duen haitzuloa, estalaktitaz beteta, azpimarratzeko modukoa da, baita Itxinako karsta ere. Mendeetan, urak haitzak zulatu ditu inguru paregabe horretan. Amaitzeko, ezin dugu ahaztu Goiuriko ur-jauzia. Oiardo errekastoak egindako bideari jarraiki, urak 100 metro egiten du behera bertan.

Oharrak

Naturgunea zeharkatzen duten ibilbideei eta interesgune nagusiei buruzko informazioa ematen dute Parkearen interpretazio zentroetan:

Sarriako Parketxea (Araba) 945 430 709
Areatzako Parketxea (Bizkaia) 946 739 279

Mendi-ibiliak, bizikleta-irteerak, kirol-eskalada, rappela, arku-tiroa, multiabentura, trekking, zaldi-irteerak, espeleologia... mota horretako jarduerak egin daitezke.

Saldropoko hezegunean (Barazar gainean) dagoen bidegorria pertsona ezinduentzat egokituta dago.

Hainbat gunetan gauez bakarrik kanpa daiteke, baimena eskatu ondoren.

Fauna

Oreina 1957an sartu zuten Gorbeiako Parke Naturalean eta ordutik asko hazi da animalia horren populazioa. Orro egiterakoan, araldian eta ugalketan, arrek beren marrua entzunarazten dute lehiakideak uxatzeko. Basoetan barrena animalia espezie asko aurki daitezke; basoko harrapariak (aztorea, gabiraia, sugezale europarra, belatza) eta haitzetakoak (belatz handia, sai zuria), eta ugaztun haragijaleak (ipurtatsa, basakatua, lepazuria), esate baterako. Lepahoriak aipamen berezia merezi du, Euskal Autonomia Erkidegoko koloniarik garrantzitsuenetakoa Gorbeian dago eta. Muxar grisa, zuhaitz zaharren zuloguneetan babesten den karraskaria, ere nabarmendu beharrekoa da.

Bestalde, ur-zozoa ibaien (Baia, Altube, Subialde) goiko ibilbideetan bizi da, ur gardenetan. Urmael eta leku hezeetan, berriz, anfibioak ugari daude, baso-igel jauzkaria, baso-igel iberiarra eta gailurretako uhandrea, tartean.

Flora

Gorbeian abeltzaintza da nagusi. Azienda handia (latxa ardia, behorra, behia) ibili ohi da bertan larrean, Arraba eta Egiriñao zelaietan eta, monumentu megalitikoek egiaztatzen duten gisan, antzinatik bertan kokatutako kortetan.

Alabaina, basoak ere badu garrantzia. Bertan baso hostogalkor ugari daude, batez ere Arabari dagokion lurraldean. Azpimarratzekoak dira pagadiak (flora-osaketa anitza dutenak) ameztiak, haritz kandugabe eta kandudunek osatutako hariztiak, erriberetako baso estuak... Pagadiek hedadura bikaina dute eta horietako bat Altube inguruko masa zabala dugu.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea:

Errepidez: Gorbeiako Parke Naturalera iristeko hiru bide nagusi daude: N-622, Gasteiz eta Altube lotzen dituen autobidea; N-240, Bilbo eta Gasteiz arteko errepidea (Barazar gainetik igarotzen dena), eta AP-68 (Bilbao-Miranda) autobidea.

Aparkalekua: Bizkaian, Saldropoko hezegunean (Barazar gainean) eta Upo, Larreder eta Pagomakurreko aisialdirako guneetan aparkalekuak daude. Araban berriz, Sarriako Parketxean eta Muruako Harrobietan utz dezakegu autoa.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

22 emaitzak

Itxi

Garai

  • Gelak
  • Apartamenduak

Orozko/Bizkaia (1km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Guikuri

  • Apartamenduak

13 Iruzkinak

Murua/Alava | Araba (2km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 11 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 110,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Altzuste

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

7 Iruzkinak

Zeanuri/Bizkaia (2km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Goikoetxe

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Zeanuri/Bizkaia (2km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Atxarmin

  • Gelak
  • Apartamenduak

1 Iruzkinak

Elosu/Alava | Araba (5km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Etxegorri

  • Gelak

3 Iruzkinak

Orozko/Bizkaia (6km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 85,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Bentazar

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

1 Iruzkinak

Elosu/Alava | Araba (6km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Caserío Maribel

  • Gelak

Aprikano/Alava | Araba (11km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 8 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Ordaola

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

7 Iruzkinak

Alonsotegi/Bizkaia (13km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Iberreko Errota

  • Gelak
  • Apartamenduak

Muxika/Bizkaia (17km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Aldori Landetxea

  • Gelak

Muxika/Bizkaia (18km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 8 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 76,29 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Sagasti Zahar

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Maturana/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 58,85 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

La Casa Vieja

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

1 Iruzkinak

Maturana/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 43,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Berriolope

  • Gelak

2 Iruzkinak

Elorrio/Bizkaia (19km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Garro

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

8 Iruzkinak

Munitibar/Bizkaia (21km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Errota-Barri

  • Gelak

Mungia/Bizkaia (26km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 7 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 48,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Arregi 2

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Oñati/Gipuzkoa (26km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 44,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Ozollo

  • Gelak

Gautegiz arteaga/Bizkaia (27km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 58,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Caserío Garaizar

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

15 Iruzkinak

Maruri/Bizkaia (27km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Satzu

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

10 Iruzkinak

Markina-xemein/Bizkaia (28km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Urresti

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

4 Iruzkinak

Gautegiz arteaga/Bizkaia (29km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Akuiola

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

4 Iruzkinak

Gizaburuaga/Bizkaia (30km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 47,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Fuente: www.turismoa.euskadi.net