Gipuzkoako kostaldearen mendebaldean, Deba eta Zumaia artean, 8 kilometroko itsaslabarra dago, itsasoraino heltzen diren haitz malkartsuek irudikatutako inguru ikusgarria, Euskadiko naturgune ederrenetakoa, hain zuzen. Geologiaren ikuspuntutik, munduko tokirik garrantzitsuenetakoa dugu gainera; balio geologiko eta geomorfologiko handiko elementuak ditu (nazioartean sona handia dute), baita euskal itsaslabarreko itsas ekosistema aberatsena ere. Inguru hartara oinez bakarrik irits daitekeenez, natur ondarea ondo gorde da urteen joan-etorrian.

Sailkapena: Biotopo babestuak
Udalerriak:

Gipuzkoa: Deba, Zumaia.

Informazioa:

Algorri Intepretazio Zentrua
Telefono-zenbakia: 943 143 100
Emaila: algorri@zumaia.net

 

 

Zumaiako Turismo Bulegoa
Telefono-zenbakia: 943 143 396
Faxa: 943 861 531
Emaila: turismoa@zumaia.net

Itsaslabarron oinetan, marearteko zabalgune edo urradura plataforma izeneko fenomeno bat (mundu mailan ezaguna den Flysch-ean apurka zizelkatua) gelditzen da agerian itsasbeheran. Milaka urtetan olatuek labarretan egindako higadurak hainbat harkaitz geruzatan antolatzen den zabalgunea eratu du. Material gogorrez (kareharriak eta hareharriak) eta bigunez (tuparriak eta buztin-harriak) egindako geruzak tartekatzen dira eta haitzok forma bitxiak sortzen dituzte. Kretazeo garaian, lurzoruaren mugimenduek eragin nabarmena izan zuten jatorriz lauak ziren zabalgune horietan; izan ere, batzuk bertikal jarri zituzten eta, horrela, itsaslabar malkartsuak eratu ziren Mendatan, Sakonetan eta Pikoten.

Flyscharen geruzetan topatutako materialek geologiaren santutegi bihurtu dute naturgunea. Hala, mundu osoko geologoak etortzen dira ikerketak egitera, Lurrean azken 50 milioi urteetan klimarekin, biologiarekin eta geologiarekin zerikusia duten gertakari garrantzitsuenak jasotzen baitituzte harkaitz geruzek: dinosauroen desagerpena (Kretazeoa/Tertziarioa), ziklo klimatikoak edota Lurraren azken berotzea (Paleozenoa/Eozenoa). Horrez gainera, Itzurungo hondartzaren itsaslabarra Paleozenoko bi une garrantzitsu aztertzeko munduko lekurik onena da. Denboran zehar bidaia zoragarria egiten dugun bitartean mundu berri bat ezagutzeko aukera bikaina izango dugu.

Oharrak

Algorri Interpretazio Zentroak eta Zumaiako turismo bulegoak mendi-ibilaldiak, bisita geologiko gidatuak eta ontzian irteerak egiteko aukerak eskaintzen dituzte. Horrez gainera, Begi Bistan turismo aktiboko enpresak ingurune horrekin lotutako jarduerak antolatzen ditu. Tel. 657 794 677

Flora

Interes geologiko eta geomorfologikoaz gain, marearteko zabalguneak gure itsasertzeko ekosistemarik aberatsena eta konplexuena gordetzen du. Harkaitzen artean dauden putzuek akuarioak dirudite, inguru hartan 200 espezietik gora (flora eta fauna) zenbatu baitituzte. Hala, komunitate plaktonikoak eta bentikoak, alga mota ugari, arrainak, krustazeoak, moluskuak eta ekinodermatuak ikus daitezke, batez ere, itsasbeheran. Biodibertsitate, kolore eta forma bizien leherketa.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea:

Oinez: Zumaiatik, San Telmo ermitaren inguruetatik.

Elorriaga Debako auzotik, kostalderaino jaisten den bidetik.

Itxaspe kanpinetik (Deba) Arronamendira daraman bidea hartuta, edo kanpinera daraman bidetik Sakoneta dioen bidexka hartu eta Txerturi Bekoa baserriko bidegurutzean, edo apur bat aurrerago, Mendatarako bidetik jarraitu.
Garraio publikoa: Autobusez:

EuskoTren: Durango-Deba, Zumaia-Zumarraga-ospitalea eta Zumaia-Zarautz-Donostia lineak.
Pesa: Lekeitio-Ondarroa-Deba-Donostia linea.

Trenez: Donostia-Bilbo lineak (EuskoTren) Zumaian, Arroan eta Deban ditu geltokiak.

Aparkalekua: Zumaiako San Telmo ermitaren inguruetan, Elorriagako aisialdirako gunean, Itxaspe kanpinetik gertu eta Errota-Berri baserri-jatetxearen alboan utz dezakegu autoa.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

15 emaitzak

Itxi

Arruan Haundi

  • Apartamenduak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

Deba/Gipuzkoa (2km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 100,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Aranburu

  • Gelak

Zestoa/Gipuzkoa (7km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Itulazabal

  • Gelak
  • Apartamenduak

Zarautz/Gipuzkoa (7km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Landarbide Zahar

  • Apartamenduak
  • Etxe osoa

Aia/Gipuzkoa (9km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 145,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Ibarrolabekoa

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

32 Iruzkinak

Aia/Gipuzkoa (10km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 54,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Olaskoaga Goikoa

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Aia/Gipuzkoa (12km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Itxas-Ertz

  • Gelak

Mendexa/Bizkaia (13km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 8 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 58,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Kurtxia

  • Gelak

5 Iruzkinak

Ispaster/Bizkaia (14km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 68,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Saskarate

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

14 Iruzkinak

Asteasu/Gipuzkoa (15km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 26,40 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Ziasoro

  • Gelak

Zizurkil/Gipuzkoa (17km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 4 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 31,68 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Trabaku Goiko

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

Mallabia/Bizkaia (18km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Longa Nagusia

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

6 Iruzkinak

Mallabia/Bizkaia (18km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Ugarte

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

6 Iruzkinak

Asteasu/Gipuzkoa (19km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 6 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 33,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Laskin-Enea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

54 Iruzkinak

Donostia | san sebastian/Gipuzkoa (24km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 9 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 43,59 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Baztarretxe

  • Gelak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

Berastegi/Gipuzkoa (28km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Fuente: www.turismoa.euskadi.net