Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa osatzen duten mendien erdialde-mendebaldean dago Gorbeia eta lerro horretako mendigune nagusienetakoa da. Arabak eta Bizkaiak partekatzen duten eremu menditsu zabala da (20.016 hektarea) eta parkearen izen bera (Gorbeia, 1.480 m) duen gailurra da bi lurralde horien arteko muga.

Sailkapena: Natur Parkeak
Udalerriak:

Araba: Zigoitia, Urkabustaiz, Zuia. Bizkaia: Artea, Zeanuri, Zeberio, Orozko, Areatza.

Informazioa:

Interpretazio Zentroa. Baiako zentrala (Araba)
01139 Sarria, Zuia
Telefonoa/faxa: 945 430 709
Emaila: parquegorbeia@parques.alava.net

 

Areatzako Parketxea (Bizkaia)
Gudarien Plaza, 1. 48013 Areatza
Telefonoa: 946 739 279
Emaila:parketxea@hotmail.com; parques.naturales.protegidos@bizkaia.net

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

Mendizale asko eta asko joan ohi dira Gorbeiara, naturgunearen edertasunak erakarrita. Oinez, bizikletaz edota zaldi gainean, Parkean zehar ibil gaitezke mendi federazioek ongi zehaztutako ibilbideetan barrena.

Horrez gainera, bertan aisialdirako guneak ugari daude. Bizkaian, Pagomakurrekoa da nagusia eta Araban, berriz, Baia izeneko gunea dago.

Paisaia anitza

Bi motatako geologia-substratuk paisaia-multzo arras desberdinak sortzen dituzte Gorbeian. Substratu silizeoek paisaia-forma biribilduak eta tonu ilunekoak osatzen dituzte. Horietan, gainera, landarediak lurzorua estali ohi du. Horren adibide garbia da Gorbeia mendiaren gailurra. 18 metroko garaiera duen gurutzea 1899az geroztik dago tontor horretan eta Parkearen beraren ikur bilakatu da.

Bestalde, arrezife itxurako kareharriak dira, kolore argiko haitz malkartsuak, hamaika zulogune, pitzadura, sima eta sakonune izaten baitituzte gainazalean (Aldamin, Lekanda). Laburbilduz, adierazpen karstikoen erakusgai argia dugu; izan ere, ia 500 barrunbe zenbatu dituzte bertan. Mairulegorreta 12 kilometroko ibilbidea duen haitzuloa, estalaktitaz beteta, azpimarratzeko modukoa da, baita Itxinako karsta ere. Mendeetan, urak haitzak zulatu ditu inguru paregabe horretan. Amaitzeko, ezin dugu ahaztu Goiuriko ur-jauzia. Oiardo errekastoak egindako bideari jarraiki, urak 100 metro egiten du behera bertan.

Oharrak

Naturgunea zeharkatzen duten ibilbideei eta interesgune nagusiei buruzko informazioa ematen dute Parkearen interpretazio zentroetan:

Sarriako Parketxea (Araba) 945 430 709
Areatzako Parketxea (Bizkaia) 946 739 279

Mendi-ibiliak, bizikleta-irteerak, kirol-eskalada, rappela, arku-tiroa, multiabentura, trekking, zaldi-irteerak, espeleologia... mota horretako jarduerak egin daitezke.

Saldropoko hezegunean (Barazar gainean) dagoen bidegorria pertsona ezinduentzat egokituta dago.

Hainbat gunetan gauez bakarrik kanpa daiteke, baimena eskatu ondoren.

Fauna

Oreina 1957an sartu zuten Gorbeiako Parke Naturalean eta ordutik asko hazi da animalia horren populazioa. Orro egiterakoan, araldian eta ugalketan, arrek beren marrua entzunarazten dute lehiakideak uxatzeko. Basoetan barrena animalia espezie asko aurki daitezke; basoko harrapariak (aztorea, gabiraia, sugezale europarra, belatza) eta haitzetakoak (belatz handia, sai zuria), eta ugaztun haragijaleak (ipurtatsa, basakatua, lepazuria), esate baterako. Lepahoriak aipamen berezia merezi du, Euskal Autonomia Erkidegoko koloniarik garrantzitsuenetakoa Gorbeian dago eta. Muxar grisa, zuhaitz zaharren zuloguneetan babesten den karraskaria, ere nabarmendu beharrekoa da.

Bestalde, ur-zozoa ibaien (Baia, Altube, Subialde) goiko ibilbideetan bizi da, ur gardenetan. Urmael eta leku hezeetan, berriz, anfibioak ugari daude, baso-igel jauzkaria, baso-igel iberiarra eta gailurretako uhandrea, tartean.

Flora

Gorbeian abeltzaintza da nagusi. Azienda handia (latxa ardia, behorra, behia) ibili ohi da bertan larrean, Arraba eta Egiriñao zelaietan eta, monumentu megalitikoek egiaztatzen duten gisan, antzinatik bertan kokatutako kortetan.

Alabaina, basoak ere badu garrantzia. Bertan baso hostogalkor ugari daude, batez ere Arabari dagokion lurraldean. Azpimarratzekoak dira pagadiak (flora-osaketa anitza dutenak) ameztiak, haritz kandugabe eta kandudunek osatutako hariztiak, erriberetako baso estuak... Pagadiek hedadura bikaina dute eta horietako bat Altube inguruko masa zabala dugu.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea:

Errepidez: Gorbeiako Parke Naturalera iristeko hiru bide nagusi daude: N-622, Gasteiz eta Altube lotzen dituen autobidea; N-240, Bilbo eta Gasteiz arteko errepidea (Barazar gainetik igarotzen dena), eta AP-68 (Bilbao-Miranda) autobidea.

Aparkalekua: Bizkaian, Saldropoko hezegunean (Barazar gainean) eta Upo, Larreder eta Pagomakurreko aisialdirako guneetan aparkalekuak daude. Araban berriz, Sarriako Parketxean eta Muruako Harrobietan utz dezakegu autoa.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

30 emaitzak

Itxi

Angoitia

  • Apartamenduak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

Zeanuri/Bizkaia (0km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 190,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Garai

  • Gelak
  • Apartamenduak

Orozko/Bizkaia (1km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Guikuri

  • Apartamenduak

13 Iruzkinak

Murua/Alava | Araba (2km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 11 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 110,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Izpiliku

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

10 Iruzkinak

Acosta | okoizta/Alava | Araba (3km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 14 pertsonak + 8 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Amalau

  • Apartamenduak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

2 Iruzkinak

Zeanuri/Bizkaia (4km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 80,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Atxarmin

  • Gelak
  • Apartamenduak

Elosu/Alava | Araba (5km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Urkiola Enea

  • Apartamenduak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

Legutio/Alava | Araba (8km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 10 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 81,48 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Kerizara

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Otxandio/Bizkaia (10km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 45,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Erdikoetxe

  • Gelak
  • Apartamenduak

Galdakao/Bizkaia (11km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 9 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Olazabal Azpikoa

  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

4 Iruzkinak

Atxondo/Bizkaia (12km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 15 pertsonak + 9 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 75,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Etxano

  • Gelak
  • Apartamenduak

Amorebieta/Bizkaia (12km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 45,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Murueta Baserria

  • Gelak
  • Apartamenduak

Abadiño/Bizkaia (13km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Abaienea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Ariñiz | ariñez/Alava | Araba (14km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 40,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Gorosarri

  • Apartamenduak

Eskoriatza/Gipuzkoa (14km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 9 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Pagaigoikoa

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Muxika/Bizkaia (14km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 8 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Iberreko Errota

  • Gelak
  • Apartamenduak

Muxika/Bizkaia (17km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Toki Eder

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Tuyo/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 13 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 30,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Araiko Etxea

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Tuyo/Alava | Araba (19km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Barrenengua

  • Gelak
  • Apartamenduak

Elgeta/Gipuzkoa (22km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 7 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Oraindi

  • Apartamenduak

22 Iruzkinak

Mungia/Bizkaia (22km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 8 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 70,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Monte Baserria

  • Apartamenduak
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

Markina-xemein/Bizkaia (23km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 165,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Barturen

  • Apartamenduak

Meñaka/Bizkaia (23km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 7 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 80,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Lamaino Etxeberri

  • Gelak
  • Apartamenduak

13 Iruzkinak

Bergara/Gipuzkoa (26km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 14 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 35,20 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Apezetxea

  • Apartamenduak

Narbaiza/Alava | Araba (26km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 18 pertsonak + 6 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 110,00 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Iturbe

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

18 Iruzkinak

Busturia/Bizkaia (27km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 8 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Arrizurieta

  • Gelak
  • Apartamenduak

Bermeo/Bizkaia (28km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 16 pertsonak + 8 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Ugalde Barri

  • Apartamenduak

Gautegiz arteaga/Bizkaia (29km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 4 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 54,49 € Apartamenduan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Urresti

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

4 Iruzkinak

Gautegiz arteaga/Bizkaia (29km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 60,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Kasa Barri

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

Bermeo/Bizkaia (30km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 10 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 59,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Akuiola

  • Gelak
  • Apartamenduak
  • Taldeentzat egokia

4 Iruzkinak

Gizaburuaga/Bizkaia (30km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 3 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 47,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Fuente: www.turismoa.euskadi.net